BERBAZ I | Page 10

LAU TESTU LABUR

LITERATURA

8

Plazera kontrabandoz pasatzen zioten, baina ez nuen inoiz jakin nondik zetorren. “Niri plazera bat-batean datorkit, ezer egin gabe, euria, ezer egin gabe, ustekabean lainoak azaltzean erortzen zaidan bezala”. Nik, berriz, ez nuela horrela sentitzen azaldu nion. “Nire ustez plazeraren aurretiko momentuak bat-batekotasun horrekin apurtzen du”-pentsatu dudan beste hau, berriz, ez dut altuan esan: uste dut larregi ezagutzen dudala nire burua. “Esaidazu nongoa den kontrabandoz pasatzen dizuten plazer hori”. -eskatu nion. “Gauza batzuk ez dira esaten”-erantzun zidan.

Lore usaina dago. Goizeko haize zurbilak begiak itxiarazten dizkidanez, ez dut loreak aurkitzea lortzen, baina entzuten dut. Nire alboko mahaiko bikoteak elkarrizketa sakonean dihardu, bata bestearen hitzetan hondoratzen delarik. Eudaimoniataz hitz egiten dabiltza. Honek, literalki, gizakiaren loraldia deritzo, baina zoriontasunari egiten omen dio erreferentzia. “Orduan, loraldia bada, zabalik dihardugun denbora da zoriontasuna, ez?” bota dio neska gazteenak. Barrua zalantzaz beterik duela ematen du.

Arrate Erdoiza Mujika