BERBAZ I | Page 8

SABELALDEA

LITERATURA

6

Jaio aurretik jada kargatu ziguten motxila (nire kasuan) arrosa bizkarrean, sumatzeko agian, ohitzeko bestela, zer nolakoa den heteroarauaren, patriarkatuaren, matxismoaren pisua. Alua edo zakila, emea edo arra, neska edo mutila, ahula edo indartsua, printzesa edo heroia, osatugabea edo osoa.

Estereotipoak hartu eta birrindu, rolak aztertu eta deseraiki, aniztasuna ikasi eta hazi… Ikusi badela “normalitatetik” haratagoko errealitaterik… gizon, hetero, cis hausturatik, emakume, homo, trans-a aterako dela, indarturik, ahaldundurik, lapurtu zitzaion leku hura errekuperatu nahirik.

Gorputza, sexualitatea ulertzeko modua bera bezain anitza… Desioa, nahia, dibertimendua, plazera, edonork sentitzerik duen marea, uholdea. Publizitateak hartu du hitza, monopolizatuz erotismo eredu bakarra bezain bortitza... 90-60-90 zenbakiak dira onartua izateko pasahitza.

Apurtu ditzagun edertasunaren kateak, hezi gaitzala post-pornoaren kuriositateak…

Ni sumisa ni devota, te quiero libre, linda y loca.