BERBAZ I | Page 28

Konpetentzia, lehia eta borroka: Kapitalismoak maisuki modaltu du gizarte industrialaren kontzientzia aurreko terminoetan normaltasun osoz jardun ahal izateko. Filosofia hegemoniko horren enbrioietako bat Charles Darwin zientzialari britaniarrak 1859an idatzitako “The Origin of Species” liburu ezagunean aurkitu dezakegu.

Bere obrarik ospetsuenean, Darwinek espezie guztien hastapena eta eboluzioa azaltzen du aukeratze-prozezu naturalaren bitartez. Tesi horren arabera, izaki bizidun ezberdinen arteko lehiak eta ingurunera moldatzeko ahalmenek euren existentzia edo desagertzea baldintzatuko lukete.

XIX. eta XX. mendeetako herrialde inperialistek, Darwinen tesien estrapolazio soziologiko okerrari esker, bere ideietan aurkitu zuten mundua menderatzea justifikatu zezakeen oinarri teoriko sendoa. Thomas H. Huxley-k sakondu eta Herbert Spencer pentsalariak teorizatu zuen lehenengoz Darwinen tesia gizarte zientzien esparruan. Hortik abiatuz, helburu politikoekin erabiltzen hasi zen. Gizakiaren aurrerapeneraren izenean, “Darwinismo Soziala”-k pertsonen arteko lehia defendatzen du, konpetentzia askea eta bortitza, indartsuek ahulak bereganatzeko aitzakia justifikatuz. Pentsamendu horiek guztiak gaur egungo gizarteak bereganatuta dituela ohartzea ez da zaila: txapelketa masibo batean bizi gara, bizitzaren esparru guztietan onena nor den aurkitzeko nahitanaiezko norgehiagoka. Lana bilatzeko, ikasketetan nabarmentzeko edota kirola praktikatzeko konpetentziara behartuta gaude, indibidualtasunaren mirespen absolutura.

26

IRITZIA

AUTOGESTIOAK

HILTZEN JARRAITU BEHAR DU

Ritxi Blanco