BERBAZ I | Page 27

Iker Garate eta Elena Olave

ZERGAITIK EZ DA EXISTITU EMAKUME ARTISTARIK ARTEAREN HISTORIAN?

Galdera honi erantzun beharra adierazi zuen Linda Nochlinek artearen historiari egindako kritika feministan. Honen harira, hainbat historiagilek historiaren beste irakurketa bat aldarrikatu dute -historia printzipio eta balore subjetiboen pean eraikitzen dela kontuan izanda. Izan ere, artearen esparruan nabarmendu beharreko emakumerik egon ez dela, eta prestigioa lortu duen gutxiengoak oztoporik jasan ez duela pentsatu izan da. Arazoa ez dago artistaren izaerarengan, instituzio sozialetan baizik; hauek baitute klase edo talde bat bultzatzeko edo alde batera uzteko indar nagusiena.

Historiaren irakurketa egiteko indarrean egon den ideologia, eta ez historia bera, izan da emakumearen irudiaren ezabatzea ahalbideratu duena (Plinio, Vasari, Winckelman eta bestelako teorialariek bultzaturikoa). Ideologia honen baitan kreatibitatea eta honekin loturiko gaitasunak gizonezkoenak legez ikusi izan dira, eta emakumeak gizonezkoen kontrakoak kontsideratu direnez gero, azken hauek ez dute kreatibitaterik garatzeko aukerarik izan, eta hortaz, artearen baitan jarrera aktiborik garatzeko aukera, eta hau ez dute izango baldin eta inposaturiko pentsamendu heteropatriarkalak indarrean jarraitzen duen.

Hortaz, ikuspuntu aldaketa batek beste historia bat eraikitzeaz batera, espazio, balore, eta ideia ezberdinak eskainiko ditu. Guzti hau kontuan izanda, egun arte inposaturiko diskurtsoa artearen historiaren baitan dekonstrukzio fase bat jasan beharko du, hala, sexualitate harremanak, subjektu-objektu harremanak, eta botere harremanak aztertu ahal izateko. Izan ere, emakumeen papera eta rola historiaren baitan ez da aldatuko baldin eta historia, artea, eta bestelako esparruak aztertzerako orduan ikuspuntu aldaketarik gertatzen ez den, instituzio nagusi eta dominanteen akademizismoa desagertzen ez den arte, alegia.

25

IRITZIA