24
ELKARRIZKETA
Zertarako kontumitu antzerkia?
N.L.: Antzerkia ikusteak begiak zabaltzen dizkizu, gai baten inguruko aspektu ezberdinak eta ikuspegi ezberdinak eskaini eta zer pentsa ematen dizu. Irudimena ere lantzen duzu ikusle moduan, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten baitu ikusitakoaren inguruan (liburuekin gertatzen denaren antzera). Esan daiteke, San Agustinen adibidez ikuskizun bat egiten denean hirurehun irakurketa edo bertsio desberdin egon daitezkeela. Antzerkitik guztiz aberastuta irteten zara, bai gauza txarrak baita gustokoak ikusten dituzuenan, denak aportatzen du zerbait. Guretzako gainera oso aberasgarria da beste antzerki batzuk behatzea, kanpotik zelan ikusten den jabetzeko, zer hobetu daitekeen pentsatzeko, ideiak hartzeko…
M.E.: Antzerkia antzina antzinatik egiten den kultur adierazpena da, ziur aski gizakia existitzen denetik bertatik, modu eta formatu diferenteetan, eta hori zerbaitegatik da. Antzerkian konexio handia sortzen da artistaren eta ikuslearen artean, antzerkia ikusten duzunean horretara zaude ehuneko ehunean, eta uste dut hori benetan azpimarratzekoa dela. Izan ere, gaur egun oso gauza gutxirekin konektatzen dugu, uste dut “magia” hori oso gauza gutxirekin bizi daitekela.
• Drama ala komedia?
Drama
• Klasikoa ala modernoa?
Modernoa (klasikoa kontuan
hartuta betiere)
• Obra bat?
Ezinezkoa bakarra aukeratzea:
Lurra Astinduz,
Deshakesperazioa,
Zapoi,
Izarrak Marrazten
• Artista bat?
Txotxe