BERBAZ I | Page 22

Maite López, Naiara López, Miren Erdoiza eta Gorka Madrazo elkarrizketatu ditugu Karrikaren eta antzerkiaren inguruan hitz egiteko.

KARRIKA

ANTZERKI TALDEA

20

ELKARRIZKETA

Zer da Karrika?

Lagun talde bat (“zoro kuadrilla bat”) gara eta antzerkia egiteko batu ginen orain dela hogei urte. Ordutik, Txotxeren gidaritzapean urtero obra bat atera dugu. Gure antzezlanekin zerbait kontatzea bilatzen dugu, ez dugu antzerkia egiten oholtzara igotzeagatik bakarrik.

Hortaz, antzezlanetako gaia ondo pentsatuta egoten da, beti zerbait trasmititu nahi izaten duzue?

Bai, egiten ditugun antzerkiek beti zentzu bat daukate. Gai bat taularatu edo salatu nahi izaten dugu. Urte hauetan gai desberdinak landu izan ditugu: prostituzioa, gerra, etorkinak, kulturaren egoera, kartzela eta abar. Denon artean edo Txotxek aukeratzen zituen gaiak, beti horrelako zentzu aldarrikatzaile batekin.

Non nahiago izaten duzue antzeztea?

Urte hauetan guztietan leku ezberdin askotan antzeztu dugu. Leku bakoitzak bere xarma dauka eta sentsazioak oso ezberdinak dira. Horregatik, zaila da gune bakarra aukeratzea, bakoitzak bere alde on eta txarrak baititu.

Antzokia inguru aproposagoa da antzezteko, eta erosoagoa bai guretzako baita ikusleentzako ere. Pare bat pertsona baino ez dira behar muntaia prestatzeko, eta arratsaldean gainerako taldekideak heltzen garenean dena prest topatzen dugu. Gainera, argiak eta akustika askoz hobeak dira, beraz ikusleek argiago jasotzen dute mezua.

Edozein leku eszenatoki bihurtzeak ere badauka bere xarma, bere “magia”. Esaterako, frontoietan aritzea. Kasu horietan taldeak egin behar izaten ditu muntai lanak et horrek lan handiagoa eskatzen du, baina talde esperientzia polita ere bada. Akustika txarragoa da (altuago egin behar izaten da berba eta sarritan publikoari ez zaio mezua heltzen) baina jendea gertuago daukazu, eta hori ere baloratzekoa da.