BERBAZ I | Page 20

18

24 ORDU PAPEREAN

Hori koloreko baldosak jarraitzeko zalantzaz

gabiltza maĆ­z karrika zaharretatik,

Baina Dorothyk ez bezala

etxera itzultzeko desio barik.

Hori koloreko baldosak zapaldu barik,

Etxeko berotasuna agertzen digun keari

Erreparatzeke gabiltza ilunetan;

Iparrizarrak edo bestelako argiren batek

Orientatzeko laguntzarik emango digun esperoan.

Hala gabiltza markaturiko bidea saihestu nahirik,

Kontzientzia eta erosotasuna behar dugun arte,

Dioniso alde batera

Apoloren besoetara itzultzeko unea dela ohartu arte.

Hala gabiltza hegoalde irrazionaleko itsaslabarrak ezagutu ditugunean,

Itzulerako munstroari aurre egiteko beldurrak itotzen gaituenean,

Bidaia psikodelikoak barne-orekarekin uztartu behar ditugunean,

Hori koloreko baldosek,

Iparrorratz funtzioa betetzen dute horiek,

Uneoro helmuga berdinera bideratzen gaituztela onartu behar dugunean.