BERBAZ I | Page 19

17

24 ORDU PAPEREAN

Bizi osoa amesten nuen bidaiaren eguna iritsi zen. Banekien bidaia luzea, malkartsua eta gogorra izango zela, baina denok sinisten genuen lur miresgarri hartan. Iritsi, iritsi ginen lur miresgarri hartara, baina ez genuen miresgarria zen ezer aurkitu. Jipoiak, irainak eta biraoak kezko tximiniak ziruditen poliziengandik. Iparraldea, lurralde miresgarria, lurralde ilun eta etorkizun gabeko bihurtu zen bat-batean.

Maialen Magunagoitia

Iparralderantz goaz, lur arrakalatuetan aurrera, eguzkiaren azken printzek masailak berotzen dizkigute oraindik. Iparralderantz goaz, larruak, lumak eta zaldiak gainean harturik, lur emankorren xerka. Iparralderantz goaz, sorlekua ke artean abandonatu ondoren.

Tatanka Yotanka

Beti bezain abstraktu. Inoiz baino argiago.

Nora goaz? Batek daki … Zigarro baten kea ihesi doan modura badoa gizartearen gizatasuna. Baloreak, kultura OROREN euskarriak izan behar dira, funtsa. Gauza ugari galdu ditugu jada galtzearen beldurrez. Zeruan piztutako argiak dira gure iparrorratz. Ez dadila inoiz lorrindu arbasoen bipiltasuna, inoiz!

Bidean, bidean, bidean…

TAXIO