BERBAZ I | Page 15

13

MUSIKA

GORA ETORRI

Nondik zatozte?

Sede ofiziala Durangon kokatute badekogu be, bakotza bere aman gonazpitik dator. Untzillaitz magaletik hasite, Andikonararte, Ixorretatik pasetan.

Zerk esnatzen du zuen inspirazioa?

Gure inspirazio iturria hasieratik esan dogun moduen, Hemendik At! taldien ritmuek izen die. Beraien urterik onenak bizi ezaren inpotentziak eiozku indderra hartzie eta Euskal Herriko musika panoramieri aire fresko bat sartzie. Hortik aurrera, flying free!

Zer konposatzen duzue lehenago, musika ala letra?

Popurritxo bat eitten dogu, kanta batzuen musika adibidez existitzen diezan kantak die ta horrei letrie bakarrik ipini bijake,

baia guriek dien kantak letrie, gero musikie, gero letrie aldatu, gero musikie aldatu... ta halan ibilten gara.

Zein da gehien gogoratzen duzuen bizipen edo anekdota?

Gure lehen kontzertuko aurretiko preparaketak. Han ibili ginen gure eztarrietarako propoleoa hartu ta hartu ahotsik ez galtzeko ta total, ezer ez zan entzun limitadoreekin...

Eta Zumaiako kontzertuan Jaixu Kebapa kantau eta gero, bertako kebaperoak aurekin argazki bat ateratzeko eskatu dozkuenien!

Norantz zoazte?

Guk be eztakigu, baia gure izenak esaten dauen moduen, gorantz seguro!

• Punk ala hippie? Bakalutia!

Mikel Laboa ala Benito Lertxundi? Mikel beti bihotzean!

Abesti bat? Hemendik At!en INDEPENDANCE

Kontzertua 22:00etan edo 02:00etan?

02:00etan! Itxarotie ondo etorten ez jakun arren (urduritasunek handitu eitten die ta zoratu eitten gara) guretzako garrantzitsue da gure publikue “pozik” egotie eta ordu lotsagabietan jotie.