“Esperientzia aberasgarria da. Ikaslea
gogotsu egoten da, eta giro ona egon ohi da
ikasle eta irakasleen artean. Horrez gain,
presiopean lan egiten ikasten dute ikasleek,
eta apur bat sufritzen duten arren, asko
ikasten dute. Azken finean, lanean ere
presiopean lan egiten ikasi beharko dute.”
Igor Intxaustik, I.E.A.-ko irakasleak dioen
legez.
Iaz, esaterako, Madrilera joateko aukera
izan zuen Joanes Balentziaga ikasleak,
SpainSkills-etara, eta bertan brontzezko
domina jaso zuen. Bertan, 13 erkidegok
parte hartu zuten eta gure kasuan Kontrol
Industrialeko espezialitatean lehiatu ginen.
Euskal Erkidego Autonomoko ordezkaria
izan zen Joanes Balentziaga Azkoitiarra,
Armeria Eskolako ARI zikloko ikaslea.
Nahiz eta Euskadi oso erkidego industriala
den
eta
bereziki
automatizazioak
industrian pisu handia duen, iazkoa izan
zen lehen aldia Kontrol Industrialeko
espezialitatean domina lortu zena.
Hortaz, segi dagigun parte hartzen eta,
batez ere, ikasten!
17