EuskoSkills
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako
Sailburuordetzak 2018ko “EuskoSkills”-ak
antolatu ditu. “Euskoskills 2018” Txape-
lketa, Lanbide Heziketako edozein
ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei
zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko
Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi
mailako Lanbide Heziketako ikasleent-
zat, beti ere, txapelketako familia batekin
lotuta badago. Derrigorrezko baldintza
da, partehartzaileek 2019an abenduaren
31an 22 urte baino gehiago ez izatea.
Armeria Eskola proba industrialetan
lehiatu da eta inoiz baino partaide
16
gehiago izan ditugu, 6 espezialitatetan
parte hartu duten 9 ikasle, hain zuzen ere.
Bestalde, eskolak antolatzaile lanak ere
egin ditu, Kontrol Industrialeko lehiaketa
gure ikastetxean egin baita. Proba otsaila-
ren 28an izan zen Ikasle Ohien Elkarteko
aretoan, eta bertan Armeriako bi ikasle
lehiatu ziren: Andoni Intxausti eta Aner
Astigarraga. Beste lehiaketa hauetan ere
parte hartu dugu: Elektronikan Aitor Castro
ikasleekin, Mekatronikan Nikolas Saraiva
eta Ibon Egañarekin, CNC tornuan, Denis
David González eta Alex Barazalekin; CAD
diseinuan David Alonsorekin eta Instalazio
Elektrikoetan Jorge Aranda.