S.T.I. (TELEKOMUNIKAZIOA ETA INFORMATIKA
SISTEMAK)
S.T.I.-ko ikasleak hegazkinak monitorizatzen ibili dira Elgeta eta Karakaten. Euskal
Herri osoko, Frantzia hegoaldeko eta Estatuko iparraldean hegazkin guztiak
lokalizatu eta pilotuek irratitik esaten zutena entzun ahal izan dute.
I.E.A. (INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK)
2.mailan ETHAZI-n 4 modulu elkartu dira. Esperientzia positiboa izan da eta
ikasleak azken emaitzarekin gustura geratu dira.
2.erronkari dagokionez, etxebizitzetan izaten ditugun instalazioak ikusi zituzten:
telebisten antenak eta seinalearen trataera, kontadoreen zentralizazioa, nola
banatzen den indarra etxebizitzetan, igogailuaren motor elektrikoa muntatzea eta
kontrolatzea…
Erronka hauen bitartez konpetentzia teknikoez aparte, hain garrantzitsuak diren
zeharkako konpetentziak lantzea bilatzen da: Talde gaitasunak, adibidez, besteei
lagunduz talde lanean aktiboki aritzea eta jarduera ezberdinak antolatu eta
planifikatzea, lidergoa duela erakutsiz; eta bakarkako gaitasunetan, klasean
interesa erakustea eta epeak errespetatzea, jarduerak modu autonomoan
burutzea eta komunikazio-teknika argiak kontrolatzea.
Horrez gain, etorkizunera begira, Eskolako instalazioak aldatzen dabiltza,
eraberritzen, espazioen berrantolaketan, ETHAZI metodologia aurrera eramateko
gelak berrantolatzen.
15