Ethazi
ETHAZI metodologia erronkak baino gehiago da. Ikasleek konpetentzia teknikoak berega-
natzeaz gain, giza konpetentziak ere lantzen dituzte, esate baterako: iniziatiba, talde lana,
parte-hartzea, rol banaketak taldean, informazioaren kudeaketa, erronkaren aurkezpena eta
defentsa eraginkorrak, etab.
Metodologiaren ezaugarririk esanguratsuenetako bat talde-lanaren indarra da. Ikasle bakoit-
zak bere onena eman beharko dio taldeari, helburuak bateratuz, besteengan konfiantza
izanez, elkarlanean erronkak gainditzeko.
Oraingo honetan hiru ziklo desberdinetan egin diren erronkak kontatuko dizkizuegu:
M.E.T. (MANTENTZE-LAN
ELEKTRONIKOA)
M.E.T.-eko goi mailako zikloko ikasleek SUTOKA
robota fabrikatu dute. Horretarako, PIR sentso-
reak, ultrasoinuak, kamerak eta ikuspen artifizia-
la erabili dute. Amaitzeko, zirkuitu inprimatua
fabrikatu dute, eta azken itxura emateko, ingurat-
zailea eta RGB plaka gehitu dizkiote.
14