ARMERIXIA armerixiaNº2 | Page 18

Emakume ikusezinak: egia ala ipuina Sheila Minor-en misterioa. Deustuko Unibertsitateko MujerTekSpace blogari esker Ada Byron sariaren bosga- rren edizioaren berri izan nuen. Ekimenak zientzia eta teknologia esparruko emaku- mezkoen lana erakustea eta aitortzea du helburu, eta, orriaren goialdean, honako goiburu akuilatzailea zuen: Bazen behin emakume teknologo ikusezina. Nahi al duzu ipuin honekin amaitu? 18 Askok pentsatuko dute emakume teknolo- go ikusezinak daudela aipatzea larregi- zkoa dela. Egia esan, oro har, niri ere horrelakoak hainbatetan entzuten ditugunez nekagarri suertatu ahal zaizkit. Gure artean, zenbai- tetan, emakumeen victimismo kutsua eta zergatik ez, txaplata izaera ere, sumatzen dizkiet zenbait adierazpenei.