aiaraldea-komunikazio-leihoa-aiaraldea-egunkaria-40-zenbakia Nov. 2015 | Page 5

5 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea _herriz herri Aiaraldea Aiara Ekimen bateratua errefuxiatu sahararrak laguntzeko Farmazia berrirako diru-laguntza eskatu dute ERREDAKZIOA I Miren Ayesa Hurrengo urtean hasiko dira Luiaondon kokatuko den farmazia berriaren obrak. Horretarako Aiarako udalak 69.919 euroko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Egun osasun zentro berriaren eraikitze lanak egiten ari dira Luiaondoko Patxita etxean. Alboan dagoen korta txiki batean irekiko dute botika. Aiara osoko farmazia bakarra Arespalditzan dago kokaturik eta udalerriko hainbat biztanlek ondoko herrietara jo behar dute sendagaiak erostera. Lan txikiak gauzatuko dituzte Foru Aldundiaren laguntzaz Laudioko Erretiratuen Etxeko komunak konponduko dituzte. /aiaraldea.eus ERREDAKZIOA I Errefuxiatu sahararren kanpalekuetan uholdeak jazo dira. Egoerari aurre egiteko 4 elkartek deialdi bateratua egin dute. Etawasolek, Sahara Eutsik, Convivencia y Solidaridad Amurriok eta Saharar Errepublikako lagunek eskatu dute La Caixako 0133-413581.4200001263 kontu korronte zenbakian ekarpen ekonomikoak egitea, “Uholdeak” hitza erabiliz. ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Arabako Foru Aldundiak lan txikiak egiteko diru-laguntzak ematen ditu urtero. Foru erakundeak diruz laguntzen ditu 35.000 euro baino gutxiago balio duten egitasmoak. Udalerri bakoitzak ekimen bakarra aurkeztu dezake. Aiara eta Artziniegak laster zehaztuko dute zeintzuk izango diren 2016 urterako hautatutako lanak. Laudio, Okondo eta Amurrioko