Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA
6
_sozioekonomia
TOKIKO MERKATARITZA
Raul
2008an baino 124 saltoki txiki
gutxiago daude eskualdean
_Argia
Krisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da eskualdeko merkataritza eta ostalaritza, establezimenduen
kopuruari da. Etxerako osagarrien eta altzarien dendak izan dira kaltetuenak, merkataritza elkarteek
adierazitakoaren arabera.
Arza
UGT
raldeko Merkatarien Elkarteko kidea
den Jon Aspuruk bat egiten du Perezekin jaitsiera bat eman denaren
baieztapenean. “Krisia dela eta jendeak gastuak murriztu behar izan
ditu, eta saltoki txikiek zuzeneko eragina nabaritu dute”. Etxerako osagarrien eta altzarien dendak izan dira
kaltetuenak, Aspururen ustez, “elikadura dendetan ere eman da jaitsiera, kontsumo ohiturak aldatu
egin direlako”.
Eztabaida interesatua
U
rteak daramatzagu gure pentsio sistemaren gaineko eztabaida interesatu baten parte izaten. Gure pentsioen
maila kotizazioen bidez lortuko
den diruaren araberakoa izango denaren baieztapenera mugatu nahi dute batzuek eztabaida hori.
Beste ikuspuntu eta politika batzuk ez dira soilik posible, beharrezkoak ere badira.
Nire ustez, eztabaida bat ireki beharko litzateke nahi dugun
babes sozial motaren inguruan,
eta babes sozial hori zergen bidez mantentzeko eta handitzeko prest gauden ere galdetu
beharko genioke gure buruari, Gizarte Segurantzako kutxan
zenbat diru daukagun galdetzen
egon ordez.
Europako gobernu kontserbadore guztiek krisiaren aitzakia
baliatu dute euren helburua lortzeko: pentsioen murrizketa eta
sistema pribatuen ugaritzea.
Eurek abian jarritako lan-merkaturako politikak dira Gizarte
Segurantzako finantziazio arazoak handitzen ari direnak.
Adibide bat jartzearren:
2015eko lehen sei hilabeteetan ia 70.000 pertsona gehiago
hasi ziren kotizatzen, baina kotizazioekin lortzen den dirua 639
milioi eurotan baino ez da handitu. Aldi baterako kontratuek
(% 92) eta soldata baxuek gobernatutako lan-merkatu baten
ondorioa da hori.
Hortaz gain, geroz eta langile
gehiagok dituzte lanaldi partzialak. EAEko emakumeen kasuan,
lan egiten duten emakumeen
herenak bizi du egoera hori.
Horregatik, gure pentsioak
hobetzeko modu bat (ez bakarra) izan daiteke gure lan
-merkatu zauritua hobetzen
hastea.
Establezimendu ugari itxi dituzte euren ateak eskualdean 2008tik hona. Argazkia: aiaraldea.eus
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado
Goiko argazkia adibide bat baino ez
da. Azken urteetan ugariak dira Aiaraldean krisi ekonomikoaren ondorioz pertsiana jaitsi eta erakusleihoko kristalean lokala salgai edo alokairuan dagoela adierazteko kartela
jarri behar izan duten saltoki txikiak.
Gaindegiak (Euskal Herriaren garapenen sozio-ekonomikorako behatokiak) ikerketa bat plazaratu(1) zuen
udan enpresa txikien merkataritzaren inguruan. Bertan aipatzen zen
azken urteetan %10 jaitsi dela Euskal Herriko denda txikien kopurua.
Egoeraren egonkortzea
Aiaraldean ere oso antzeko jaitsiera eman da, Eustaten datuen arabera. 2008an bost langile edo gutxiagoko 1157 establezimendu zeuden
eskualdean. Iaz, baina, 1033 kontabilizatu ziren, 124 gutxiago. % 10.7koa
izan da krisi ekonomikoak markatutako zazpi urte hauetan eman den
jaitsiera. 2009tik 2010ra bitarteko
tartea izan zen latzena, 66 establezimenduko jaitsiera eman baitzen.
Orain, baina, txarrena pasatu dela
dirudi, 2011tik hona 6 establezimendukoa baino ez baita izan jaitsiera.
Errotazio asko eman dela uste du
Laudioko Apill merkatarien elkarteko gerentea den Claudio Perezek.
Komertzio batzuk itxi egin duten bitartean beste batzuk ireki egin direla, alegia. Hala ere, gerenteak
aitortu du eman dela jaitsiera bat,
eta beherakada hori zergatik gertatu den ere azaldu du: krisiagatik eta
belaunaldi(2) aldaketa ezagatik. Aia-
2009tik
2010erako
tartea izan
zen latzena,
krisiagatik
eta belaunaldi
aldaketaren
etenagatik
Eredua definitu beharra
Merkataritza txikiaren garrantzia aldarrikatu du Perezek. “Harreman sozialak garatu eta gertutasuna ematen dute, merkataritza txikirik gabeko herri bat herri hila da”.
Hala ere, gaineratu du herri batek
merkataritzaren beharra duen moduan, merkataritzak ere herri baten
beharra duela ondo funtzionatzeko.
“Galera bat eman da herri pertzepzioan”, adierazi du, “denbora librerako eta aisialdirako eskaintza kulturalean defizit handia dago, eta horretan instituzioek badute erantzukizuna”.
Aspururentzat, berriz, saltokien
espezializazioan egon daiteke soluziorako gakoetako bat. “Ezin dugu
prezioetan saltoki handiekin lehiatu, espezializazioan sakondu behar
dugu“. Beste gako bat eredua definitzea da. Ez soilik merkataritza eredua, jendartearena ere birdefinitu beharra jarri du Aspuruk
mahai gainean. “Zer motako jendartea nahi dugun pentsatu behar
dugu lehenbizi”.
Hiztegi lagungarria
Plazaratu(1), aurkeztu / Belaunaldi , generazio
(2)