aiaraldea-komunikazio-leihoa-aiaraldea-egunkaria-40-zenbakia Nov. 2015 | Page 4

Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA 4 _herriz herri Orozko Amurrio Artziniega Aunia elkarteak historia jardunaldiak gidatuko ditu ERREDAKZIOA I Zutoia Latatu Azaroan Orozkon hainbat bisita gidatu historiko gauzatuko dituzte, hiru hain zuzen ere. Bisitaldiak euskaraz zein gazteleraz izango dira, doakoak eta leku-kopuru mugatukoak. Izena emateko Orozko Museora jo behar dute interesdunek, alegia, 94 633 98 23 telefono zenbakira deitu beharko da. Azaroaren 8an egingo dute lehenengo bisita, Felix Mugurutza eta Orozkoko Garrafa Elkartearen eskutik. Bertan, Gorbeiako elur-zuloak ikusiko dituzte, Zaratateko elur zuloak alegia, eta ondoren garrafa dastatzeko aukera egongo da. Bigarren bisita azaroaren 15ean izango da, Felix Mugurutzaren eskutik berriro. Orozko Jose Arrue margolari kostunbristaren obraren bitartez ezagutzeko parada emango dute bisita horretan, Mugarragako San Migel eta Dulumango San Joan elizak bisitatuz. Jose Arrue euskal margolari ospetsua izan zen, euskal gaiak batez ere lantzen zituena bere koadroetan. Euskal Artisten Erakundearen sortzailea izan zen, besteak beste. Basoak Hirugarren eta azkengo bisita azaroaren 22an izango da, Juanjo Hidalgok gidaturik. “Izan zen basoa. Txaradiak, zuhaitz lepatuak eta tantaiak” deitu dio historialariak zitari. Horretan, Zerratuzergo mintegia eta Mintegitxikerra bisitatuko dituzte. Juanjo Hidalgok horrela deskribatu du egingo duen ibilbidea: “Basoan barrena sartuz izandako basoaren ustiapen zaharren inguruan arituko gara, eta horretarako bidai historiko bat egingo dugu, mendez mende, jatorrizko basoaren bila… ”. Zuhaitz motzak edo lepatuak, txaradiak eta zuhaitz tantaiak ere ikusiko dituzte bidean, “baso inguruan geneukan birjintasunezko irudiarekin”. Hildagoren arabera, mitoz betetako baso-magikoak egur-ikatz bihurtuko dira, ikazkinek bihurtu zituzten bezala, “eta bezain gogor. Amets urtuak, besterik ez.” 21 etxebizitza eraikitzeko baimena eman du udalak bakoitzak trasteleku eta garajea izango du. Guztira 700 metro karratuko lursaila erabiliko dute horretarako. Federico de Barrenengoa eta Felix Murga kaleak lotzen dituen errotonda aurrean altxatuko dituzte edifizioak. Obrak hemendik 6 hilabetera hastea espero da eta guztira 2 urteko iraupena izango dute. Etxebizitza berria horiek eraikitzeko materialean 1.582.350 euroko aurrekontua erabiliko dute. Herri bizia, museo bizia ERREDAKZIOA I Unai Gotxi Pasa den ostiralean I. Arimen Gaua modu arrakastatsuan ospatu ondoren, igande honetan, azaroaren 8an, Museo Biziaren edizio berria egingo dute dute Artziniega Museoan. Beste urte batez, Museora hurbiltzen denari iraganeko bizimodua ezagutzeko aukera emango diote. Horretarako, Museoak Artziniegako eta es- kualdeko hainbat artisau bilduko ditu. Eraikinak gordetzen dituen garaiko lanbide ezberdinen lan tresnei bizia emango diete artisau ugarik. Hala, parada egokia izango da errementaria, arotza, abeltzaina, botikaria, irakaslea, erlezaina, eta beste hainbat lanbidetan nola jardun ohi ziren ezagutzeko. Urduña Landatas auzoko plaza berrituko dute ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya Urduñako udalak Landatas auzoko obren lehen fasea abiatu du. Etxebizitzen eremua hobetu asmoz, eraikinen arteko plaza berrituko dute. Aurreneko fasea garatzeko 30.000 euro bideratuko dira. Bigarrenari heltzeko, berriz, 156.000€ aurreikusi dituzte, horregatik, beste bi ziklotan banatuko dituzte lanak. Lehen etaparen baitan auzoa ixten duen horma botako dute, eta sarbideko bide zorua fresatu. Era berean, etorkizuneko gune berdeko sastrakak garbituko dituzte, eta drainatze sistemadun lurpeko tutu baten bidez blokeak ixteko horma eraikiko dute. Paretaren bidez uholdeen arazoari egin nahi diote aurre, horma errepidearen hasieraraino luzatuz. Horrez gain, zaborrontziak lekuz aldatuko dituzte. Hemendik aurrera zaborrontziak partzelako sarreran egongo dira. ERREDAKZIOA I Irati Moreno Udalak onartu egin du Garrastatxu S. Kooperatibak 21 etxebizitza libre eraikitzeko egindako obra eskaria. Etxebizitzak Amurrioko kanpoaldean eraikiko dituzte. Eraikin 30.000 euroko bermea Amurrioko udalak 30.000 euroko bermea eskatu dio enpresari obrak eragingo dituen hondakin guztiak ondo kudeatu ditzan. Bermea eman arte -dirua edo abalak erabiliz, adibidez- ez dute lanekin hasteko eskubiderik izango.