aiaraldea-komunikazio-leihoa-aiaraldea-egunkaria-40-zenbakia Nov. 2015 | Page 3

3 40. ZENBAKIA /// 2015eko azaroaren 5a /// Aiaraldea _herriz herri Laudio Saratxo Udalak geltokiko arazoei irtenbidea bilatzeko eskatu dio Renferi Premiazko udal osoko bilkura egin zuten astelehenean /aiaraldea.eus 2016ko ordenantza fiskalak onartu dituzte ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Astelehenean egindako premiazko Laudioko udal osoko bilkuran onartu zituzten 2016ko ordenantza fiskalak. EH Bilduk eta Omniak alde bozkatu zuten eta gainerako taldeek aurka. Zozketak eta igoerak 2016ko tasa, zerga eta prezio publiko gehienak dauden moduan mantenduko dituzte, igoerak egin gabe. Ondare Higiezin Zerga ere izoztuko dute eta zerga horretan- rako hobariak egongo dira. Zenbait zerbitzuk %1eko igoera izango dute: hilerria, hirigintza baimenak, lurzoru publikoaren okupazioa eta animalien bilketa, besteak beste. Salbuespenak ere badaude. Lur zoru publikoa okupatzen duten kutxazainek %20 gehiago ordaindu beharko dute. Zaborren kudeaketa zerbitzua %5ean garestituko da eta ur zerbitzuak ere igoera progresiboa izango du. ERREDAKZIOA I Orain dela bi aste udalak geltokiko igogailua behin betiko konpondu zuen eta horren ostean bilera egin zuen Renferekin geltokiko irisgarritasun arazoak lantzeko. Udaletik hirigintza batzordean talde politiko guztien artean adostutakoa hiru eskaera helarazi zioten Renferi. Lehena geltokiko irisgarritasunari lotuta zegoen. Igogailuaz gain, arrapala bidez edota Zubiko Kurajotik sarrera bermatzeko aukera aztertu zuten. Balizko sarrera hori Zubiko Etxearen eta metalezko zubiaren artean egon zitekeen. Bigarrenik, geltokitik trenera igotzeko oztopoaz mintzatu ziren. Renfek aukerak aztertuko zituela berretsi zuen. Azkenik, trenaren zain daudenentzat babesleku bat jartzeaz jardun ziren. Siriako errefuxiatuak babesteko bi etxebizitza prestatuko ditu udalak ERREDAKZIOA I Lucía Menoyo Laudioko Udalak irailean adostu zuen Siriako errefuxiatuak laguntzea ekarpen ekonomiko baten bidez eta bi udal etxebizitza eskuragarri jarriz. Udalak larrialdi sozialetarako hiru etxebizitza ditu guztira. Haietako bat ez dago oraindik altzariz hornituta eta etxebizitza guztiei falta zaie maindire, eskuoihal eta abarrez hornitzea. Isabel Boveda zinegotziak jakinarazi duenez, urriaren 22an pisu horien ekipamendua esleitu zuen udalak. Hutsik dagoen pisua altzariz hornitzea –sukaldea eta bainugela barne- Garayo Altzariak enpresari esleitu zion udalak 13.983 eurotan. Bestalde, hiru etxebizitzen edredoien, maindireen, eskuoihalen eta abarren horniketa Natalia Hogar y Lenceria dendak egingo du 1.819 euroren truke. Hilabete eta erdiko epean hiru pisuak guztiz erabilgarri izatea espero dute, haietako bi Siriako errefuxiatuei eskainiko zaizkie eta. Laudioko Udalak ez daki oraindik noiz helduko diren errefuxiatuak eta zenbat izango diren, baina bi familia, 8 edo 10 pertsona inguru izatea aurreikusi dute. Istripua errepide berriaren proeiktutik at jazo zen Istripua ikusgarria izan bazen ere, zauri larririk ez zuen jaso inork. ERREDAKZIOA I Endika Diaz Aurreko astean gertatutako istripuaren harira PPk argitaratutako prentsa oharra dela eta Saratxo Bizirik 2.0 plataformak ere PP alderdi politikoari erantzuteko oharra zabaldu du. Plataformak salatu du PPk eta zehazki Javier De Andrés Arabako ahaldun nagu- si ohiak aurreko asteko Saratxoko auto istripua eta errepideko “makroproiektua” nahastu izana, gertatutako istripuaren gunea ez baitago errepide berriaren proiektuaren barruan. Plataformaren ustez PP bozak eskuratzen saiatu da istripua baliatuz.