Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 25
25
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
kirola
“Honaino
helduta
ez gara
kikilduko:
Finala
saria da
guretzat,
eta gozatu
nahi
dugu”
GENTZANE ALDAY CALONGE (Orozko, 1994) OLATZ ARRIZABALAGA MUNDUATEREKIN
SAILKATU DA LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP TXAPELKETAKO HELMUGARA.
MARTXOAREN 29RAKO IRAGARRITA ZEGOEN FINALA, BAINA KORONABIRUSA DELA-
ETA ATZERATU EGIN DUTE, DATA ZEHAZTEKE EGON ARREN.
Testua Izar Mendiguren Cosgaya
Argazkia Jose Asensio Larrinaga (C)
Finalera iritsi zara. Egindako bidearekin pozik?
Bai. 12 bikotek hasi genuen txapelketa pilota mistoan.
Final zortzirenetan abiatu genuen bidea, eta lehen fasea
pasata pozik geunden jada. Final laurdenetan Miriam
Arrillaga (banaka lau t’erdiko txapelketako iazko irabazlea
pilota mistoan) eta Ainhoa Romero izan genituen aurkari.
Sekulako sorpresa izan zen irabazi eta fi nalaurrekoetan
sartzea. Eta, fi nalerako txartela, zer esanik ez.
Pilota mistoan lehenbizikoz ari zara lehiatzen. Erabaki
ausarta izan da.
Hilabete lehenago erabaki genuen pilota mistora aldatzea.
Abentura gisa hartu genuen erronka, presio gabe eta eroso.
Finalera konfi dantza aldetik topera helduko gara Olatz
eta ni, ez dugu ezer galtzeko. 2019. urtea oso latza izan zen
niretzat pertsonalki, eta Olatzentzat ere ez da momentu
onena izan. Beraz, orain topera gaude.
Zein ezaugarri ditu pilota mistoak?
Pilotak berak behartu egiten zaitu fi sikoki azkarragoa
izatera: frontisetik arinago ateratzen da, lurretik ere…
Beraz, denbora gutxiago duzu mugimenduak aurreikusteko.
Eskuak ez ezik, fi sikoki ere egokitu behar izan gara pilotara.
Materiala gogorragoa da, eta gehiago entrenatu behar da.
Taktikan ere eragin digu horrek: ni atzelari moduan ez
naiz oso jotzailea, eta orain aurrelaria saihestea izango
da helburua. Olatzek aldiz, sekulako indarra du eta erritmo
aldaketa igartzen da bera jokoan sartzen den bakoitzean.
Olatz Arrizabalaga Munduate izan duzu frontoiko
bikote. Nola moldatu zarete?
Bikoteak beti dira berriak txapelketetan, baina guk
batera entrenatu izan dugu, eta Bizkaia torneoa elkarrekin
jokatu genuen. Asko jolastu izan dugu biok, baina iaz
partida ia denak galdu genituen. Hala ere, oso eroso eta
gustura jolasten dugu.
2019a infl exio puntua izan zen guretzat, bikote faboritoa
ginen Bizkaia torneoan, eta maila txarra eman genuen.
Horregatik, kirol bizitzan aldaketa beharra ikusi genuen
biok, urte txarra atzean uzteko… “Orain edo inoiz”.
Finalaren presioa nabari al duzu?
Ez. ETBk pilota mistoaren fi nalerdia emititu zuen goxuaren
ordez, baina fi nalean bi kategorietako partidak zabalduko
dituzte. Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larramendi izango
ditugu guk aurkari. Bikote oso gogorra izango dugu
aurrean: Olatz Ruiz de Larramendik min emango dit
atzean, eta Miren Larrartek oso ausart jokatzen du aurrean.
Hala ere, nire bikoteari ez dio tantoa hain erraz egingo.
Honaino iritsita ez gara kikilduko. Finala saria da guretzat,
eta gozatu egin nahi dugu.
Txapelketa berria izan al da aurtengoa?
Bai, pilota mistoan binakakoan bai. 2016an hasi zen
txapelketa, aurtengoa emakumeen lehiaketaren laugarren
edizioa da, baina pilota honekin bikoteka egiten den
aurrenekoa.
Orain arte, goxua pilotarekin soilik joka zitekeen. Gazteei
mesede egingo die horrek: mutilekin pilota mistoan
jolasten dute txikitan, eta goxuan aritzea atzerapausoa
zen eurentzat. Pilota mistoarena egin beharreko
aurrerapausoa zen.
Txapelketako adin tartean igarri da hori: gu izan gara
beteranoak, 18 urtekoa da bataz bestekoa. Jende gaztea
fuerte dator: Laia Salsamendi uhartearra, adibidez. Goi
mailan jarraitzeko pilota mistoa izango da etorkizuna
nire ustez; eta izen handiko jendeak pilota aldaketa baloratu
beharko du. Kontua ez da dabiltzatenek 70 urte arte
jarraitzea eta sekulako maila lortzea, pilotari gazte berriei
frontoi eta plaza aukerak zabaltzea baizik.
Finala pasata, zein asmo dituzu?
Jokatzen jarraitzea. Finalera helduta, pilota jaialdietarako
aukerak handitzen dira. Txapelketak antolatzen dituzten
herrietan fi nalerdietako bikoteak eskatzen dituzte, eta
dagoeneko baditugu udarako partida batzuk. Nik ez dut
nahi jarri muga ez erronkarik, datorrena datorrela, ongietorria
izango da. Irabazten badugu ederto, eta bestela borrokan
jarraituko dugu.