Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 24
24
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
soslaia
Martxoa hasieran hil zen Sebastian Brown. Jatorriz ingelesa,
baina Laudion zituen erroak eta bertan bizi zen. Euskara
izan zen bere obsesioetako bat, eta aktiboki parte hartu
izan zuen eskualdean egin ziren hainbat ekimenetan. Bera
ezagutu zuten hainbat pertsonekin hitz egin dugu sosli
hau osatzeko.
Hil da Sebastian Brown, Ingalaterratik
heldu zen euskaldun sutsua
Testua
Aitor Aspuru Saez
Martxo hasieran zendu zen
Sebastian Brown Tenerifen.
Hara jo zuen bere ama zaintze-
ko, eta bertan harrapatu zuen
heriotzak. Bere sustraiak Lau-
dion zeuden, bera Londresen
jaioa bazen ere.
Horrela, azken hogeita bost
urtean Laudion bizi izan da,
zehazki, bere aitona Prudencio
Apraizek eraikitako etxean. Pru-
dencio trikitilaria zen eta bera-
rekin harreman estua zuen Se-
bastianek. Ama, Gerardi Brown,
Apraiz, ezkonaurreko abizenez,
Londresera joan zen gaztetan
eta Laudion ezkondu zen John
Brown londrestarrarekin. Gero-
ra, familia beti bizi izan da Lon-
dresen, hori bai, Laudiora joan
etorri asko eginez.
Horregatik, udan Londres utzi
eta Laudiora etortzen zen Sebas-
tian. Altamira baserriko kideek
gogoratzen dute nola ematen zi-
tuen orduak txakurrarekin eta
animaliekin jolasean. "Ez ze-
kien ez euskaraz ez gazteleraz,
baina entretenitzen zen aberee-
kin, gainerako ume guztiek ha-
rriduraz begiratzen zuten bitar-
tean", oroitu du lagun batek.
Hizkuntzaren oztopoak oz-
topo, Altamira baserriko jen-
dearekin harreman polita egin
zuen eta etxeko semea -Sebas-
tian baino nabarmen zaharra-
goa- gonbidatu zuen udan bo-
lada bat Ingalaterran igarotze-
ra. Laudioarrak azpimarratu du
egunero ordubete edota ordu
eta erdi ematen zutela euskara
ikasten: "Gainera, nik irakasten
niona hurrengo egunean erabil-
tzeko gai zen. Ez dakit nola egi-
ten zuen", gaineratu du.
Euskarak gero eta interes
gehiago sortu zion Sebastiani
eta udan Laudion AEK-k antola-
tzen zituen ikastaroetan parte
hartzen hasi zen. Bego Respaldi-
za izan zen bere irakaslea: "Esan
zigun ez zekiela gazteleraz eta
euskara ikasi nahi zuela".
Bere euskalzaletasuna urrats
bat harago eraman zuen gero.
Espainiar eta Portugaldar Filo-
logia ikasketak amaitzeko ur-
tebete falta zitzaiola, etenaldia
egin zuen Euskal Herrira etor-
tzeko. Izan ere, batua ezagutzea
ez zen nahikoa berarentzat eta
Bermeora joan zen bizitzera ur-
tebetez.
"Batua ezagutzen zuen eta
estimatzen zuen bere gaitasu-
na irtenbide errazak bilatzeko,
hizkuntzari dagokionez, baina
Bermeora joatea ez zen kasuali-
tatea. Hainbat euskara mota az-
tertu zituen eta, bere ustez, Ber-
meon mintzatzen zena ebolu-
zionatuagoa zen eta horixe zuen
berak gogoko" azaldu du Juanjo
Respaldizak.
Tarte horren ostean, uniber-
tsitateko ikasketak bukatu zi-
tuen eta lanean aritu zen Inga-
laterran bolada batez. Langa-
bezian geratu bezain laster, or-
dea, Laudiora itzuli zen eta Eus-
kal Herrian bizi izan zen ordutik
aurrera. Bertsozaletasuna, eus-
kara, ingelesa irakastea, lagune-
kin aritzea... bilakatu ziren bere
unibertso, nahiz eta hurbilekoei
aitortzen zien Erresuma Batuan,
ziurrenik, egoera hobean egon-
go litzatekeela arlo ekonomikoa-
ri zegokionez.
Sebastian Brown, artxibo irudi batean. Angela Pannacciulli
Euskara eta hizkuntzak
Juanjo Respaldizak azpima-
rratu du zein bitxia zen Sebas-
tianen kasua zentzu askotan:
"Munduan hiztun gehien du-
ten hizkuntzetako bat zen berea
baina berak hiztun gutxiko hiz-
kuntza bat ikastea erabaki zuen,
euskara, hizkuntzen zale amo-
rratua baitzen –japoniera ikas-
ten ari zen azkenaldian eta per-
tsierarekin ere ibilia zen ikasle
sasoian–, eta euskara zale borro-
katua. Euskara barru-barrutik
ezagutzen zuen, eta barne me-
kanismoak zehaztasun handiz
kontrolatzen zituen, eta erabili.
Gurekin ari zenean erraztasun
handiz pasatzen zen Orozkoko
euskarara".
Bego Respaldizak ahaztu ez
duen pasadizo bat ekarri du
gogora: "Laudioar bati galdetu
zion ea noiz ikasiko zuen euska-
ra eta berak erantzun zion oso
zaila zela. Sebastianek argudia-
tu zuen, modu oso adierazga-
rrian, berarentzat askoz zaila-
goa zela eta bazekiela. Sebastia-
nek ez zuen onartzen zailtasu-
naren argudio hori".
Horrez gain, eskatzen ziote-
nean, prest zegoen euskararen
alde bere esku zegoena egiteko.
Horren adibidea dira Aiaraldeko
Euskalgintza Kontseiluaren "Ez,
we cant" kanpainarako eginda-
ko bikoizketa lanak.
Izaera aldetik, bere lagunek
goraipatzen dute beti errespetuz
eztabaidatzeko prest zegoela,
bestea entzunda. "Grazia egiten
zion guk eztabaidatzeko dugun
estilo oihukariak eta oso komi-
koa zen batzuetan gu imitatzen
hasten zenean oihuka eztabai-
datuz, baina ez zuen lortzen, ez
zen bere estiloa" nabarmendu
du Juanjo Respaldizak. Bide ba-
tez, erantsi dute bere ikuspun-
tua beti izan ohi zela ezberdina.
Euskarak gero
eta interes
gehiago sortu
zion Sebastiani
eta udan
Laudion AEK-k
antolatzen
zituen
ikastaroetan
parte hartzen
hasi zen
Guztiek nabarmentzen dute
adiskide ona zela. "Bizitzak bide
ezberdinetatik eramaten bagin-
tuen ere, ez genuen inoiz harre-
mana galdu. Telefonoz behin-
tzat hitz egiteko denbora atera-
tzen genuen eta mezu ugari tru-
katzen genuen posta elektroni-
koz, askotan hizkuntza-gaien
gainekoak", argitu du Juanjo
Respaldizak. Beste adiskide ba-
tzuek, ordea, ohoretzat jotzen
dute bera ezagutu izana.
Pertsona umoretsua bazela
ere aipatu dute lagunek, eta ho-
rrela hartu zuen diagnostikatu
zioten gaixotasun arraroa. Edo-
nola ere, gaitz horrek zerikusi
handia izan zuen bere ezuste-
ko heriotzan. Covid-19 pande-
miaren ondorioz, luze itxaron
beharko dute guztiek azken agu-
rra egiteko, bere errautsak Kan-
tauri itsasoan zabaltzeko asmoa
baitute.