Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 23

23 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a iritziak Aimar Gutierrez Bidarte EZTIZEN ECHEVARRIA IZAGA IRAKASLEA Koronabirusa eta hezkuntza inekitatea Koronabirusak klase sozialaz ez duela ulertzen esango dute askok. Are gehiago, batzuek osasun kontuan klase sozialak parekatu dituela azpima- rratuko dute. Nik ordea, koronabirusak hainbat esparrutan klase sozialen arteko bretxak handitu eta egunak pasa ahala gehiago handituko dituela esaten dut. Azken egunetan, irakasleak eskolak Internet bidez ematen ari direla irakurri eta entzun dugu hedabideetan. Baina, ikasle guztiek eskola horiek jaso al dituzte? Zer gertatzen da Internet edota ordenagailurik ez dutenekin? Denok baliabide teknologiko berberak ditugula onartzea oso ausarta dela uste dut. Nire ustez, COVID-19ak bretxa digitala handituko du eta horren ondorioz, hezkuntza inekitatea handituko da. Maiz entzuten dugu etengabeko garapen teknologikoak eta bere aplika- zio ezberdinak jendartearen ongizatea hobetzen duela. Baina onura horiek ez daude guztion eskura eta, hain zuzen ere, hori da bretxa digitala, tek- nologia edota Internet eskuragarritasuna desorekatua edo ezinezkoa iza- tea. Horregatik, edonor Internetera konekta daitekeela ziurtzat hartzea oso akats larria da, eta argi geratzen ari da, koronabirusa ailegatu denetik. Badira 2 aste baino gehiago ikastetxeak korrika eta presaka itxi zirenetik. Ordutik irakasleak zein ikasleak ‘on-line’ bidezko eskolak ematera behartuk izan dira. Batzuk, ordenagailua koaderno gisa erabiltzen ohituta zeuden, ikastetxeetan aurretik erabiltzen baitzuten; beste batzuk moldatu edo mol- datzeko bidean daude, eta beste batzuk, boligrafo eta betiko koadernoak motxilatik atera gabe daude. Azken hauek, ez dira ikasle traketsak ezta kronabirusa dela-eta, oporretan daudenak, euren etxean bailabide tek- nologikorik ez duten ikasleak baizik. Hau da, etxean Internet edota orde- nagailurik ez duten ikasleek ezin dute ikasi. Beraz, argi geratzen da tes- tuinguru honek hezkuntza inektitatea betikotzen duela. Berriz ere, egoera sozioekonomiko zaurgarrian dagoenak ondorio larrienak paraituko ditu, berriz ere hezkuntza-sistemak xumeei aukera gutxi eskaintzen dizkie eta egoera zaugarrian dagoenak egoerari aurre egiteko zailtasunak baino ez ditu topatzen berriz ere. Orain arte, ez dut inor entzun galdetzen ea nola egin behar dioten aurre egoerari ‘on-line’ klaseak jaso ezin dituzten ikasleek. Ikasturtea amaitutzat eman behar dute? Zer mezu bidaltzen ari diegu ikasturtean esfortzu han- dia egin dutenei eta orain, euren egoera sozioekonomikoagatik, aurrera egin ezin dutenei? Beti pentsatu dut, hezkuntzak inklusiboa izan behar duela, hezkuntzak ezin duela inor atzean utzi. Hezkuntza pertsona gara- tzeko ezinbesteko tresna dela pentsatzen dut, baina argi dago hezkuntza sistemak ez duela hori guztia bermatzen. Koronabirusaren krisiari buruzko iritzi zutabe guztiak Aiaraldea.eus atarian ikusgai 75 urte zurekin