Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 22

22 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a iritziak MAIDER URTARAN LARESGOITI ANDONI DIAZ OSASUN KUDEAKETAN MASTERRA ETA DBS HEALTH-EKO KIDEA BIZKAIKO BARNE DEKORATZAILE ETA DISEINATZAILEEN ELKARGO OFIZIALEKO DEKANOA. Koronabirusak ez digu denei berdin eragiten Gure bizitzeko era, birusaren menpe Pandemiek nekez eragiten digute guztioi berdin. XIV. mendean he- datu zen Izurri-Beltzak, munduko populazioaren herena hiltzea ekarri zuen, pobrezia maila handienean zeuden horiek izan zirelarik kaltetue- nak. Erdi Aroko Europan, Izurri Bubonikoak ere ondorio larriak izan zi- tuen malnutrizio eta lan gehiegizko egoeran zeuden laborarien artean. Eta zazpi mende beranduago, prest al dago gaur egungo mundua -100 trilioi doar baino gehiagoko BPGa duena- izurrite bati aurre egiteko? COVID19ak zalantza ugari jartzen ditu mahai gainean. Plazaratu berri diren ikerketa batzuek diote pandemia honek mun- duari 10 trilioi dolar baino gehiagoko kostua suposatuko diotela, nahiz eta momentuz denak ematen duen aldakorra eta zalantzaz. Zalantza gabe esan daitekeena da, hartzen ari diren, eta hartuko diren, erabaki politikoek izango dutela eragina gure etorkizun eta bizitzetan. Munduko ekonomiak %1a atzera egiten duela diotenean, 10 milioi pertsona baino gehiago pobreziara kondenatzen direla irakurri dut. Ez da baina argi esaten zer aurpegi duen pobreziara kondenatutako horrek. Eta ez nuke apustu egingo gizon zuriaren antza duela esanez. Kontuan hartu behar da ere, maila sozioekonomiko baxuenean dauden herritarrak direla gaixotasun kronikoak pairatzeko aukera gehien du- tenak, eta beraz koronabirusaren aurrean zaurgarriagoak direnak. Gainera, pandemia honek dakartzan langabezi tasen igoerak, baita ongizate soziala bermatuko duten laguntza eta politiken ahultzeak ere, osasun eta gizarte segurtasunaren bermea arriskuan jartzen ditu. Eta honez gain, ez dezagun ahaztu enpleguak ez lukeela inoiz pertsonon osasunaren, eta oro har osasun publikoaren, gainetik egon behar. Aurreko beste pandemietan bezala, honetan ere mediku, erizain, zain- tzaile eta osasun langileak izaten ari dira gaixotasunaren transmisio bektore eta kaltetu handienetariko batzuk. 2030. urterako, mundu mai- lan 15 milioi osasun langileren falta egongo dela aurreikusi dute. Eta hala ere, ez dut zalantzarik egiten edozein mediku edota erizainek holako egoera batean prest daudela oso, ausardia eta kemenaz beren bizitzak arriskuan jarri behar badituzte ere, pazienteak ahalik eta hobe- kien artatzeko. Beraiek erakutsitako jarrera eta konpromisoak baina, ez digu baimenik ematen beharrezko diren babes neurrietan aurrezteko. Eta adibide bat jartzera ausartzen naiz esandako hau hobeto azaltzeko. Edozein estatuko zein gobernarik bidaliko lituzke bere soldaduak ge- rrara beharrezko babesgarri eta arma gabe? Ba horixe bera ari da ger- tatzen hemen. Soldadu gehiegitxo dago gure kaleetan eta arma gutxi ospitaletan. Beste hainbat arlo eta sektoreri ere ari zaio eragiten Koronabirusak. Informazio kanal berrietara heltzeko arazoak dituzten pertsonei, Inter- net bidez ikasteko arazoak dituzten ikasleei, eta baita osasun zerbitzue- tara heltzeko mugak dituzten horiei ere. COVID19aren aurrean izaten ari den erantzuna, ezbairik gabe, ez da ekitatezkoa. Hilkortasun tasak eta bizitza osasungarri bat izateko auke- rak modu ez proportzionalean suertatu dira historian zehar, eta behin ere historia errepikatzera kondenatuak gaudela uste dut. COVID19ak ekarriko dituen ondorioak ez dira denentzat berdinak izango, eta biru- sak errefuxiatuen kanpamentuetan, kartzeletan eta herrialde txiroene- tan hedatzen jarraitzen duen bitartean, egoerak ez du hobera egingo. Munduko ekonomiak itotzen jarraitzen duen bitartean eta gobernubu- ruen programek industria eta merkatuak salbatzera jotzen duten hei- nean, inekitateak gora jarraituko du. Baliabideak nora bideratuko diren erabakitzea dagokigu, pertsonon arteko aukera desberdintasunak ezabatu eta denon ongizatea badugu helburu. Gizateria isolamendu egoera berri baten aurrean aurkitu da gaur. Es- perimentu sozial honek gure egunerokotasuna aldatuko du betiko. Gure bizitzeko era, erlazionatzeko era eta komunitatean mantentzeko era bes- teak beste. Gure zonaldeko gehiengoa gune txikietan bizi da. Adreilu eta hormi- goiak guneak mugatzen dituzte, edo beste era batean ikusita, guneetan mugatzen gaituzte, deskonektatzen gaituzte, alegia. 1950 eta 1980 urtee- tan hazi zen Aiaraldea. Hazkunde honek arkitekturan eraldaketa ekarri zuen, eraikuntza sozialaren sorkuntza hasiz, kapitalismoak bultzatutako eraikuntza baten sorkuntza; eta gure industrian lan egiteko etorritako atzerritar guztiei horiei bizitzeko gunea bilatzearen presak, egoki eta ero- so egotearen beharraren gain jarri zen. Arkitekturaren helburua komunitateak sortu eta elkar erlazionatzea da, gune kolektibo konektatuak sortzea. Baina, isolamenduan gaude gaur, edo isolamenduan geunden lehendik jada? 1, 2 eta 3 logeletako etxebizitzak salgai edonon, sukaldea, egongela eta komuna familian dis- frutatzeko. Hori bai, bizitza modu bertikalean sortua, auzokideekin ko- nektatu gabe, partaide izan gabe, agian isolamenduan bizitzea genuen gustuko eta ez genekien. Orduan, zein izango da Covid-19ak gure gizartean izango duen eragi- na? Eraldatuko gaitu? Nire ustez, etxebizitzan bertan zein komunitatean bizitzeko era alda- tuko da birusaren ondorioz. Ondo diseinatutako komunitate eta barne espazioak izan daitezke erantzuna. Gure gizartearen gaur egungo arazo handienetariko bat depresioa da, isolamendu egoerak sortua den asko- tan. Orain dela hilabete batzuk Bilboko Areatzan Mercedes ezagutu ge- nuen. Ruben Orozcok sortutako eskultura hiperrealista zen, baina bizitza errealean bizi zen Mercedes auzokidean oinarrituta. Emakume hau ba- karrik bizi zen, bere isolamenduan, eta haren esanetan, egun asko goize- tik gauera pasatzen ziren hitzik entzun eta esan gabe. Existitzen zen egoera honen aurrean, eta baita gaur bizi dugun isola- mendu egoera orokor honen aurrean, arkitekturak eta diseinuak eran- tzuna bilatu behar dute. Gure etxeek gure behar guztiak asetu behar dituzte. Batetik, elkar partekatzeko guneak sortu behar ditugu. Gune komu- nitarioak inoiz baino beharrezkoagoak dira, auzokideen arteko gune partekatuak, patioak, teilatu lauak, edo komunitateko gune berdeak. Ez da soilik balkoi bat izatea, balkoiak konpartitu eta elkarren artean erla- zionatzea eta komunikatzea baizik. Balkoitik balkoi komunikazioa ahal- bidetzea eta auzokideak elkar ikusteko eta elkarren artean hitz egiteko gunea eraikitzea. Bestetik, norbanakoak bere espazio pribatua beharko du baita, fami- lian partekatzeko gunea zein isolamenduan disfrutatzekoa. Egunak lu- zeak izaten dira oraingoan, eta gizaki sozialak garen arren, gure espa- zio pribatu eta intimoak behar ditugu. Hauetan, familian disfrutatzeko gune ireki eta argiak behar ditugu. Sukalde eta egongela ireki eta konek- tatuak, zeinetan argi naturala eta naturarekin dugun erlazioa funtsez- ko behar bilakatuko diren. Baita espazio pribatu eta pertsonalak, non bakoitzak berea bere buruarekin partekatzen duen, gune beharrezkoak etxebizitza guztietan. Behar hauek ez dira luxu bat izan behar, bizitzeko era berri batean bila- katu behar dira. Agian, bizitza kolektiboaren eraldatzearen aurrean gau- de, non gune partekatuek garrantzia handiagoa izango duten eta gune pribatuek kanpoaldearekiko zein naturarekiko erlazioa ezinbestean bila- tuko eta ahalbidetuko duten. Diseinuak behar guzti hauek egunerokota- sunean islatu beharko ditu.