Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 21

21 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a kultura Bertan behera utzi dituzte Araba Euskaraz eta ikastolen aldeko udaberriko festak Oso kritika onak jaso ditu Antonio Oyarzabalek eta Ariadna Martinezek egindako diskoak Amurrion zen egitekoa Araba Euskaraz jaia aurten. Aresketa Ikastola Testua Izar Mendiguren Cosgaya Ekainaren 14an ospatzekoa zen Amurrion Araba Euskaraz jaialdia, "Darabagu" lemapean. Alabaina, larrialdi egoera me- dio, ezingo da ekimena gauza- tu, "denon osasuna bermatze- ko". Hala adierazi dute Ikasto- len Elkarteko ordezkariek. Maiatzean egitekoak ziren Herri Urrats eta Ibilaldia eki- menak ere atzeratu dituzte, egoera onbideratu artean. Literatur ekimena abian Hala ere, bestelako ekime- nak jarri ditu abian Aresketa Ikastolak, Eneko Alday Araba Euskarazeko ikuskizunen lan- taldeko kideak jakinarazi due- nez. Berrogeialdian literatur gomendioak bilduko dituzte, gerora filma luze bihurtzeko helburuarekin. Lanak bazen- [email protected] helbidera bidali beharko dira, "horizontalean grabatutako irudiekin". Horrez gain, Aiaraldeko emakume sortzaileak ezagu- tzera emateko erakusketa eta solasaldia egin zuten mar- txoan. Kultur transmisioa eta genero ikuspegia izan zituzten hizpide Uxue Alberdik (idazle eta bertsolaria), Birkite Alon- sok (musikaria) eta Haizea Bar- cenillak (EHUko Arte Histo- rian doktorea) Aresketa Ikas- tolak La Casonan antolatuta- ko mahainguruan. "Eskualdeko artisten katalo- goa ere prestatzen ari gara", gai- neratu du Aldayk. Emakume sortzaileekin solasaldia antolatu zuten martxoan. Jare Photography Antonio Oyarzabal pianoa jotzen, artxibo irudi batean. Testua Julen Solaun Martinez Urrezko Melomano saria eman die Melomano aldizka- riak Antonio Oyarzabal pia- no-jole laudioarrari eta Ariad- na Martinez sopranoari Julian Martinez Villar konpositore lau- dioarraren kanten bildumaga- tik. Aldizkariaren kritikaren arabera, Oyarzabal eta Martinez bikoteak “era perfektuan” fun- tzionatzen du konpositorearen obra gaur egunera ekartzerako orduan. Era berean, abeslariaren eta piano-jolearen espresibitatea goraipatu du aldizkaria, entzu- leak musikarekin “lehenengo silabatik” bat egitea lortzen du- telako. Scherzo aldizkariak ere diskoa txalotu du eta “interpre- tazio adikorra, arduratsua eta teknikoki ezinhobea” dela az- pimarratu du. Oyarzabalen jar- duera nabarmendu du aldizka- riak batez ere, “elegantzia han- dia eta gustu ona” nabari izan dizkiotelako laudioarrari. Atzeratu egin dute Orozkorock Testua Izar Mendiguren Cosgaya Maiatzaren 23an egitekoa zen Orozkorock ekimenaren biga- rren jaialdia. Elkarteak iaz abia- tu zuen egitasmoa, eta aurten errepikatzeko asmoa dute. Alabaina, koronabirusak era- gindako larrialdi egoeraren on- dorioz, jaialdia atzeratzea eraba- ki dute. Kultura ekitaldi oro ber- tan behera utzi behar izan dire- nez, data aldatuko dute: "Lasai- tasunez gozatzeko aukera izatea nahi dugu. Prentsa oharraren bidez, jaialdiaren 2.edizioa ere atzeratuko dela iragarri nahi dugu". Etenaldirik ez Konfinamenduak, ordea, ez ditu geratu: "Lehiaketa bat anto- latuko dugu gure sare sozialena Iaz egin zuten Orozkorock jaialdiaren lehen edizioa. Aiaraldea.eus bidez, QUIZ formatuan". Rockari buruzko galderak izango dituz- te ardatz, "entretenitzeaz gain, nork daki, agian zerbait gehia- go ekarriko digu?". Horren adibidetzat jarri dute Kortaturen "Mierda de ciudad" kantuarekin egindako bertsioa, "Kortaturen barkamenarekin, oso harro gaude".