Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | 页面 20
20
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
kultura
Bere laugarren fi lma laburraren edizioan murgilduta dago
Esti Urresola zinemagilea. Ilargi Molinillo ume laudioarra
agertzen da pelikulan, familia protagonistaren ilobaren
papera egiten. Itziar Aizpuru, Jone Laspiur, Goize Blanco,
Klara Badiola, Patxi Santamaria eta Txema Blasco aktoreek
ere hartu dute parte grabaketan.
Esti Urresolaren “Polvo somos”
filma laburra, postprodukzioan
Esti Urresola eta Ilargi Molinillo, fi lmaren grabaketaren une batean. Marina Palacio
Testua Txabi
Alvarado Bañares
Bere laugarren fi lma laburra-
ren edizioan lanean ari da Esti
Urresola zinemagile laudioa-
rra. Koronabirusaren aurkako
neurriak abiatu baino aste ba-
tzuk lehenago amaitu zituzten
grabaketak.
Zinemagileak azaldu duenez,
alarma egoerak zaildu egingo
du fi lmaren muntaiaren fase
osoa, baina egin ahalko dute-
lakoan dago.
Polvo somos da pelikularen
izena, eta familia baten “erre-
tratu laburra” plazaratuko du,
Urresolak aurreratu duenez.
“Aitonaren heriotza gertatzen
den asteburuan girotuta dago.
Lau emakumek osatzen dute
sendia: amonak, amak eta bi
alabek. Asteburu horretan ten-
katu egingo da bi ahizpen arte-
ko harremana”.
Ilargi Molinillo
Hainbat aktore ezagun ager-
tzen dira pelikulan: Itziar Aiz-
puru, Jone Laspiur, Goize Blan-
co, Klara Badiola, Patxi Santa-
maria eta Txema Blasco.
Baina agerraldirik deigarrie-
na Ilargi Molinillorena da, bost
urteko neska laudioarra. “Gas-
teizen egin genuen haurra bila-
tzeko castinga.
Hainbat neska aurkeztu zi-
ren, baina azkenean Laudioko
familia batek deitu gintuen eta
Ilargi aurkeztu zidaten”, oroitu
du Urresolak.
Beste asteburu batean egin
zioten proba, Laudioko Kultu-
ra etxean, eta azkenean bera
hautatu zuten familiako iloba-
ren papera antzezteko.
Filma luzea, geldirik
Urresolak badu beste proiektu
bat esku artean: 20.000 especies
de abejas pelikula, bere lehenen-
go fi lma luzea izango dena. Haur
transexual baten istorioa izango
du hizpide Urresolaren lanak.
Madrilgo La Incubadora gara-
pen programarako hautatu zu-
ten proiektua, beste fi lma luze
batzuekin batera. Hala ere, koro-
Ilargi Molinillo
laudioarraren
estreinako
lana da Polvo
somos fi lma
laburra
nabirusa dela eta, prozesua eten-
da dago.
Filma luzearen proiektuaren kartela.