Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 26
26
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
argazki erreportajea
Nekane Garcia Madaria urduñarrak egunero igotzen du
Facebook sare sozialera haurrekin egiteko eskulan bat, “seme-
alabak dituzten familiak laguntzeko”. Esperimentu eta errezetak
igotzeari ere ekin dio. Garciak nabarmendu duenez, arrakasta
handia izan du ekimenak herritarren artean, jarraitzaile ugari
lortu baititu.
“Eskulan hezigarriak plazaratzen
saiatzen naiz, umeen garapenean
onura izango dutenak”
Testua Izar
Mendiguren Cosgaya
Nork ez du maite sorkuntzekin
gozatzea? Koronabirusak era-
gindako larrialdi egoera dela
medio, umeekin egiteko esku-
lanak bildu ditu Nekane Garcia
Madaria urduñarrak. Hezigarri
izateko helburuarekin proposa-
tzen ditu jarduerak, Aiaraldea
hedabideari aitortu dionez: "Beti-
danik izan dut oso gustuko esku-
lanak egitea, nire semea jaio
zenetik batez ere. Eskulan hezi-
garriak egiten saiatzen naiz beti,
nire semearen garapenean onu-
ra izango dutenak. Eta, noski,
umearen gustuak kontuan izan-
da".
Horren adibide da, esaterako,
astronauten motxila, "umeak
proposatzen dizkit ideiak, bere
gustuko gauzekin... Espazioare-
kin zerikusia dutenak, adibidez".
Ildo beretik, munduko bola eta
unibertsoa sortu dute konfi na-
menduan.
Sare sozialetan argitaratu ditu
lanetako batzuk, eta arrakasta
handia izaten ari dira: "Orain,
konfinamenduan gaudenez,
seme-alabak dituzten familiak
laguntzeko eskulanekin jarraitzea
bururatu zitzaidan. Egia esanda,
jarraitzaile asko ditut, karkar...
Ez nuen inola ere espero".
Sorkuntza lanak hautatzean,
bada beste irizpide bat kontuan
hartzen duena: hainbat motata-
ko eskulanak planteatzea, "baina
beti etxean ditugun material
birziklagarriekin, ahalik eta diru
gutxien gastatzeko". Horrez gain,
esperimentu eta errezetak ere
prestatzen dituzte, kontatu due-
nez: bizkotxoak, gailetak, xaboi
bonbak, etxeko margoak....
UMEEKIN EGITEKO PROPOSAMENAK
Umeekin garatzeko hainbat ideia proposatu ditu Nekane Garcia Madariak:
itsasontziak hondoratzera jokoa, munduko bola, unibertsoko planeten
zintzilikaria, espaziontziak, kirola egiteko jokoa, leihoak marraztea
kristaletarako errotulkiekin, beldurrezko lanpara...