Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 14
14
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
erreportajea
Koronabirusa:
zalantzak eta
osasun argibideak
Jende gehiena da COVID19 birusak eragindako larrialdi egoeraren jabe, baina zer da gaitza? Nori eta nola eragiten dio? Zer
egin dezake norberak, osasun egoera hobetzeko? Koronabirusari buruzko protokoloen lantaldeko eskualdeko kide batekin
hitz egin dugu gaiaren inguruan.
Testua Izar
Mendiguren Cosgaya tratamendu zehatzik birusari
aurre egiteko.
Etengabeko informazio egu-
neraketan dihardu Osakide-
tzak. Aiaraldea komunikabi-
deak Koronabirusari buruzko
protokoloen lantaldeko eskual-
deko kide batekin jaso ditu he-
rritarren intereseko zenbait za-
lantza eta argibide. Nola kutsatzen da birusa?
Denok izan gaitezke birusa-
ren eramale eta hartzaile. In-
fekzioa, batez ere, 5 mikra bai-
no gehiagoko arnas tantenga-
tik kutsatzen da; eta gaixoa-
ren eztularekin eta doministi-
kuarekin sortzen diren arnas
jariakinekin kontaktu zuzena
izateagatik. Eskuetan dago ga-
koetako beste bat: sudurra, be-
giak edo ahoa ikutuz gero, gor-
putzetik gorputzera pasa dai-
teke eta. Horregatik gomenda-
tu dute ahalik eta gehien gar-
bitzea eskuak, eta doministiku
edo eztul egin ondotik babes
neurriak hartzea (besondoare-
kin ahoa estaltzea, eta mukiak
kentzeko erabilitako papera za-
borretara botatzea).
Zer da koronabirusa?
SARS-CoV2 gisa ere izenda-
tua izan da, COVID19 izenare-
kin ezagun bihurtu bada ere.
Arnasketa zailtasunak ditu
sintoma nagusi, eta ohiko ka-
tarroetatik neumonia larrieta-
ra gara daiteke.
Dena den, koronabirusari bu-
ruzko egungo kasu gehienak
"arinak" dira. Osakidetzak adie-
razi duenez, oraindik ez dago
Kontaktu bidez hedatzen da
birusa, nagusiki. Kontaktua
zuzenekoa izan daiteke, edo-
ta eskuetan edo beste objek-
tu batzuetan (adibidez, tekla-
tuak, saguak, barandak, txan-
ponak...) egon daitezkeen ma-
terial kutsatuaren bidezkoa.
Horregatik, erabat garrantzi-
tsua eskuen garbitasuna ber-
matzea. Osakidetzaren aburuz,
sintoma gabeko pertsonen ar-
tean kutsatzeko arriskua oso
txikia da: "Batzuek oso sinto-
ma arinak dituzte. Hortaz, ger-
ta daiteke horiek gaixo ez sen-
titzea, baina kutsatzeko gaita-
suna izatea".
Zeintzuk dira sintomak?
Eztula, eztarriko mina, arnasa
hartzeko zailtasuna eta sukarra.
Kasu gehienetan, infekzio arine-
tan geratzen da gaitza. Alabaina,
Eztula,
eztarriko
mina, arnasa
hartzeko
zailtasuna
eta sukarra
dira birusaren
sintomarik
ohikoenak
birusa garatzekotan pneumo-
niara heldu daiteke. Kasu horre-
tan litekeena da arnasa hartze-
ko zailtasun handiak sentitzea,
eta sukar altua. Ezbairik gabe,
osasun zentrora deitu behar da
egoera horretan egonez gero, eta
larrialdi zerbitzuetara jo. Hala,
tratamendua jarriko diote pert-
sona horri medikuek.
Nola babestu gaitezke?
*Garbitu eskuak ura eta xaboia-
rekin, edo jel hidroalkoholikoare-
kin.
*Eztul edo doministiku egitean
estali ahoa eta sudurra ukondo
edo zapi batekin. Bota zapia be-
rehala eta garbitu eskuak, erabi-
litako gorputz atalak desinfektat-
zeko.
*Pertsonen arteko kontaktua
saihestu (1.5-2 metroko distantzia
mantendu). Sintomak dituztenen