Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 15

15 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a erreportajea kasuan 2 metrora handitu espa- zio distantzia. *Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa. *Etxean zein leku publikoetan eskuzko kontaktua duten gaina- zalen garbiketa areagotu (ma- haiak, ordenagailuak, telebistako mandoak etab). Sintomak edukiz gero Arnas sintomak dituztenek etxean geratu behar dute (suka- rra, eztula, aire faltaren sent- sazioa edo eztarriko mina) eta herriko osasun zentrora deitu. Modu horretan, osasun egoera baloratuko dute, eta jarraitu be- harreko gomendioak adieraziko dizkiote herritarrari. Birusaren inkubazio aldia -gaur egungo kalkuluen arabe- ra- 1 eta 14 egun bitartekoa da; 5-6 egunekoa bataz beste. Nortzuk dute arrisku gehien? Koronabirusa mundu guztiak har dezake. Alabaina, edadetuak, haurrak eta gaitz kronikoak di- tuztenak dira sektore ahulenak: gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, arnas gaixotasun kro- nikoa edo immunoeskasiak pai- ratzen dituzten herritarrak. Ka- suan kasu, ezberdina da pertso- narengan birusak duen bilakae- ra. Hargatik da garrantzitsua pre- bentzio neurriak bermatzea, edo- ta sintomarik izatekotan me- dikuekin harremanetan jartzea (telefono bidez lehenbizi, eta dia- gonostikoaren araberako proze- dura jarraituz ondoren). Zer da berrogeialdia? Sintomarik ez, baina infekzio iturri (hots, pertsona) batekin kontaktuan egondako pertsonari ezarritako mugimendu banaketa edo bereizketa da berrogeialdia. Helburua, infekzioa beste bat- zuei ez transmititzea da. Hala, 14 egunez “isolatuta” egotea da irizpidea, eta sintomarik sentitu ezean, infekzio arriskua buka- tutzat eman eta larrialdi zaint- za egoerara itzuliko da herritarra. Gaixotasun sintomak aztertu behar ditu egoera horretan da- goenak: sukarra, eztula edo ar- nasteko zailtasunak batik bat. Ga- rrantzitsua da sintomarik antze- matekotan ahalik eta azkarren eskuhartzea; bereziki beste pert- sona batzuk ez kutsatzeko. Ondorengoak dira Osakidetza- ren jarraibideak kasu horietan: *Egunean bitan gorputzaren tenperatura neurtu. *Etxean egon. *Arnas garbitasun neurriak zo- rroztu: eztul edo doministiku egi- tean eremua ukondoarekin estali, edo mukiak kentzean (papera ari- neketan bota zakarretara). *Eskuak askotan garbitu, baita ukitutako etxeko gainazalak ere. *Sukarrik ezean, sendagaiak saihestu. Zer da etxeko isolamendua? Sintomak -eta beraz, infekzioa- dituenari ezarritako mugimen- du murrizketa edo bereizketa da etxeko isolamendua, COVID-19 birusaren sintomak dituztenei aplikatzen zaie, 14 egunez (beti ere, sintomak desagertu badira). Etxebizitza partekatzen duten he- rritarren kasua, bizilekuaren ba- rruan isolatu beharko dira, infe- kzioa ez transmititzeko. Hauek dira kasu horietan ja- rraitu beharreko irizpideak: *Ez irten etxetik, eta ez jaso bi- sitarik. *Eskuak ur eta xaboiarekin garbitu 20 segunduz (edo gel hi- droalkoholikoarekin). *Saiatu banakako gela batean egoten, eta atea itxita. *Eremu komunen erabilera mu- gatu. Sartu behar duzuenan gar- bitu eskuak lehenago, jarri mas- kara eta mantendu pisukideekiko 2 metroko distantzia. Maskara ez ukitu soinean daramazun bitar- tean, eta aldatu busti edo zikint- zen bazaizu. *Zaborrontzia gertu edukitzen saiatu, mugimenduak murrizte- ko. Pedal bidezko estalkia badu, hobe. *Etxekoekin kontaktatzeko te- lefonoa erabili ahal dela komu- nikatzeko. *Aireztatu logelak eta etxebizit- za maiz. *Ez partekatu komuna pert- sonekin, eta partekatu behar bada garbitu lixibarekin erabile- ra bakoitzaren ondoren. Ildo be- retik, garbitzeko tresnen erabilera indibiduala egin (xaboia edo gar- bitzeko gela). *Aldatu eskuoihalak. *Garbitu egunero maiz ukitzen dituzun gainazalak (gau-mahai- txoak, somierrak, logelako alt- zariak), bainugelako gainazalak eta komuna lixibarekin, eta era- bili eta botatzeko materialarekin. Garbiketa zu ez den beste pertso- na batek egingo badu, maska- ra eta eskularruekin babestu be- harko da. *Garbitu mahai-tresnak, eda- lontziak, platerak eta berrerabil daitezkeen gainerako tresnak ur beroarekin eta xaboiarekin, edo ontzi-garbigailuan. *Garbitu oheko arropa, es- kuoihalak eta abar 60-90 ° C-ko ohiko xaboiarekin edo detergen- tearekin. Arropa zikinak poltsa hermetiko batean sartu beharko dira, garbitu arte. Ez astindu arro- pa garbitu aurretik. *Erabili eta botatzeko materiala (eskularruak, zapiak, maskarak) eta infekzioa izan dezakeen mate- rial oro, infektatuaren gelako za- borrontzian bota. Antibiotikoen papera Ez, birusari aurre egiteko ez dute ezer egiterik antibiotikoek, “bakterioen infekzioen aurka bakarrik” balio dutelako. Sinto- mak arintzeko gaixoek osasun arreta jaso behar dute (osasun zentroetan baloratuko da etxeko mediku arreta, telefono bidezkoa edo erietxekoa den). Laudioko anbulategia, iragan astean eginiko argazki batean. Aiaraldea.eus