Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 13
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
dea Zainduz sarearen kartel bat. Aiaraldea.eus
erreportajea
IRAIA PEREIRO URKIJO
IRAKASLEA
IXONE COLLADO URKIJO
GIZARTE HEZITZAILEA
Zaintza kolektiboa izango
da edo ez da izango Gizarte antolaketa,
bai pandemia hutsa
Testu honekin hasteko, argi utzi nahi dut ez nai-
zela batere aditua gaixotasunetan, epidemietan
edota dena delakoetan. Ez dut inoren beldurra epai-
tzeko asmorik ezta botererik, ez dut uste egia abso-
lutua nirea denik, eta ez dut inor konbentzitzeko
idazten ere. Nire esperientziatik eta pentsamendue-
tatik abiatuta nator gaur zuengana.
Ziztu bizian gertatu den prozesua izan da hau, ia
konturatu gabe gainera etorri zaiguna. Duela gutxi
hasi ginen beste herrialde urrun batean gertatzen
ari zena entzuten, beste planeta batean gertatzen
ari izango balitz bezala. Bat-batean, hemen on-
doan omen zegoen hondamendia, batzuk urduritu
egin ziren orduan. Momentu batetik bestera, gure
haurrak eskoletara ez ekartzearen agindua jaso
genuen, bakoitza bere etxeetara, eta irakasle zein
hezitzaileok hor geratu ginen, zer egin jakin gabe,
antolatzen, zoratzen, aurreko egunetan gure ikasle
txikitxoei ezpainetan emandako muxuak oroitzen,
horrek izango ahal zuen ba koronabirusa? Nola
mantentzen da ba metro bateko distantzia etenga-
be zure maitasuna eta babesa eskatzen dizun per-
tsona txiki horrekin?
Zaila da, bai. Eta bitartean, komertzioak, fabri-
kak, etxeko langileak lanean… Non ote daude gure
umeak gaur ba? Galdetzen genion gure buruari.
Bada, amamarekin, aititerekin… Nolatan? Haurrak
birusaren eramaileak badira, baina asintomati-
koak, eta gure nagusiekin uzten baditugu, zer ger-
tatuko da?
Baina noski, produkzioa geratzea, kontsumoa
apaltzea, hori azken momentuko neurria izango da
beti bizi garen sistema kapitalista honetan. Ez nai-
zela batere aditua errepikatu nahi dut, argi utzi. Nik
ez dakit horrelako neurriek ekonomian duten on-
dorioa, baina argi dudana zera da: feministok eta
hainbat herri mugimenduk askotan errepikatu du-
guna, beste behin ere zaintza bazterrean geratzen
dela, ez duela garrantzirik, eremu pribatuko gauza
dela, hor konpon.
Eta ez! Harro nago beste behin ere mugimendu fe-
ministak eta herri mugimenduak mahaian ukabila
jarri dutelako, antolatu garelako, irtenbideak bila-
tzen saiatu garelako eta saiatuko garelako. Nahi-
koa da!
Gertatzen ari den hau guretzat eta pribilegio gu-
txiago dituztenentzat kaka zahar bat da, eta gure
eskuetan dagoena egiten saiatu behar gara, ardu-
raz jokatu behar dugu. Baina argi izan gu etxean
egoteak (telelana egiten adibidez, kontratu finko
eta baldintza duinak ditugunon pribilegioa, noski),
gure bizitzak eta elkarrizketak gai honen barruan
bakarrik mugitzeak, kanpoan gertatu diren eta
gertatzen ari diren beste kontuak ahazteak, bes-
te batzuei ikaragarrizko onurak ekarriko dizkiela.
Zentzuz jokatu, neurriak hartu, baina antolatu gai-
tezen, zaintza kolektiboa da. Animo! Txinatik Italiara. Ondoren, Madrilera. Euskal Herrira
ere iritsi da, gaur Espainiar estatuko gunerik kutsatue-
netako bat izateraino. Osasun larrialdi egoeran gauden
honetan, dena da posible, pertsonen eskubide zibilak
mugatzeko aukera izateraino: hiri eta herrietako sarre-
ra-irteerak kontrolatu, kalera irteteko ordutegiak ezarri
edo oinarrizkoak diren saltokiak soilik irekitzea berma-
tzea ekarriko du egoera honek, nahi ala ez. Supermer-
katuetako eta farmazietako langileek kutsatzeko arris-
kurik edukiko ez balute bezala.
Izan ere, birus bati ezin zaizkio mugak jarri, eta be-
raz, herritarron erantzukizunari erreferentzia eginez,
arauak betearazteko dugun ardura behin eta berriz
gogorarazten digute, beldurrarekin. Larria da egoera,
zalantzarik ez dugu honekin, baina, aldi berean, argi
dugu kontrol neurri hauek agerian utzi dituela COVI-
D19a iritsi baino lehenago, pertsonon bizitzak erdigu-
nean jarri eta bakoitzak bere beharretara antolatzeko
dauden oztopoak.
Ikastetxeen itxiera eta telelana dira birusaren heda-
pena kontrolatzeko hartutako ebatzietako batzuk. Bai-
na, egungo pandemia egoeran zentzuzkoak iruditzen
zaizkigun neurri hauek, beste behin ere, agerian utzi
dituzte bizitzak erdigunean ez egoteak dakartzan ara-
zoak, baita pertsona kolektibo ezberdinen artean da-
goen ekitate falta ere (genero edota klaseen ezberdinen
artean, besteak beste). Lan-esparru askotan, prekarioe-
netan batez ere, telelana egitea edo lanera ez joatea au-
kera ez delako; eta hein handi batean, lanpostu horiek
okupatzen dituzten emakumeek, ez dutelako lanera
joatea ez den beste alternatibarik. Izan ere, ezin ahaz-
tu dezakegu oraindik ere emakume eta gizonen artean
dagoen %23ko soldata arrakala, eta honek esan nahi
duena: 3 hilabetez dohainik lan egitea, hain zuzen ere.
Gaur bertan, banketxe handi bateko bulegoetako ba-
tean, arretako langileak bere ondoan zuen seme txikia.
Biztanleria kolektibo kutsakorrena, gizarte talde kolek-
tibo zaurgarrienen aurrean; baina noski, zaintza lanak,
ordea, emakumeen lana dira, une oro. Lehentasuna,
koronabirus delakoaren presentziarekin edo gabe, pro-
dukzioa izaten jarraitzen du. Eta alternatibak egoteko-
tan, emakumeek moldatu ditzatela edo murriztu di-
tzatela euren jardunak eta egunerokoa, aiton-amonak
babestea izan behar delako helburua, zalantza gabe.
Are gehiago, esparru pribatuan, etxean gelditzeko eten-
gabeko mezuez betetzen gaituzten honetan, babesga-
betasun eta indarkeria matxista kasuek goranzko joera
izan dute. Euskal Herrian, azken bi egunetan hiru erail-
dako emakume izan ditugu gurean. Ez Milanen, ezta
Madrilgo foku nagusian: gure euskal oasian baizik.
Hortaz, koronabirusa saihesteko neurriak etenga-
beak izaten ari diren eta izan beharko diren honetan,
ez dezagun ahaztu osasun publikoaz gain pertsonok
beste eskubide batzuk ditugula ere. Gaurdanik eraiki
nahi dugun herri honetan GUZTION bizitzak babestea
eta lehentasunezkotzat hartzea izan behar baita herri
osasuntsu baten isla.