Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 12

12 AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a erreportajea aldiz, Amurrio Trail Taldeko ki- deei pasatzen zaie laguntza-es- kaera, eta eurek bideratzen dute. Herri txikietan, aldiz, tokiko erakundeetatik bideratu da la- guntza. Orozkoko Udalak 24 or- Herri handietan, jada sareak sortuak zeudenez, udalak bitartekari lana egitera mugatu dira. Herri txikietan, aldiz, tokiko erakundeetatik bideratu da laguntza duko arreta telefonikorako zen- bakia jarri du abian (946 339 633). Gurutze Gorriarekin koordinatu da tokiko erakundea. 15 pertsona inguru daude boluntario lanetan eta hasiak dira eskaerak jasotzen. Urduñan 40 lagun batu dira udalak eginiko deialdira, eta do- zenaka eskaera bideratu dituzte dagoeneko. Boluntario bakoitzak bizilagun berari egiten dizkio beti errekaduak, balizko kutsa- duren zabalpena ekiditeko. To- kiko erakundeak eskularruak, maskara eta gela ematen dizkie boluntarioei, erantzukizun zibi- leko aseguruarekin batera. Arrankudiagako zaintza sarea, aldiz, alkatea bera dago kudea- tzen. Herri txikia izanik, errol- da hartu eta banan-banan deitu zituzten beharrak izan zitzake- ten herritarrak. Bi telefono jarri dituzte martxan deiak jasotze- ko: 946 481 712 edo 663 531 973. Arakaldoko Udala ere zuze- nean jarri da harremanetan he- rriko pertsona nagusiekin. “Mo- mentuz guztiak ari dira seni- deen laguntza jasotzen eta ez dute behar berezirik”, azaldu du Jabi Asurmendik. Artziniegan, aldiz, 20 bolunta- rio inguru batu dira udalak osa- tutako sarera. “Artziniegako he- rri eta auzo guztietako kideak daude”, nabarmendu du Unai Gotxi zinegotziak. Protokolo bat osatu dute jarraitu beharreko se- gurtasun neurriekin. Hala ere, momentuz eskaera gutxi jaso dituzte, baina lasai daude, arrisku taldeetan zeuden bizilagunak egoera onean daude- la ziurtatu dutelako. Aiarako Udalak, aldiz, Araba- ko Foru Aldundiaren “Etxean zurekin” programa aktibatu du, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko. Elkarlaguntzaren garrantzia Laguntza sareetan dabiltzan herritar guztiek jarri dute ba- lioan bizilagunen arteko babesa- ren garrantzia. “Gauden egoera honetan gu ez bagara gure artean laguntzen, nork emango digu la- guntza hori?”, galdetu du Aketze Ortiz de Zarete Barbarak. Horregatik da garrantzitsua elkarlaguntza sustatzea, gazte laudioarraren ustez. “Modu ho- rretan erosoagoa bilakatzen da guztion artean dugun harrema- na. Nik momentu txar batean la- gundu bazaitut gero nik laguntza behar badut (egoera berdinean edo beste egoera batean) zu ni la- guntzeko prest egongo zarelako”. Horrelako sareen garrantzia nabarmendu du Ander Fernan- dez Amondok: “Zaintza erdigu- nean jartzen dutelako eta he- rritarren auto-antolakuntzaren eredu argia direlako”. Antzeko iritzia du Aingeru Lla- no Piedrak. Zaintza lanak egitea esperientzia “gogorra” izan dela aipatu du gazteak, baina “posi- tiboa” izan dela ere nabarmen- du du, “asko gustatzen zait la- guntzea, eta une honetan he- rriak lagunduta soilik salba de- zake herria”. Horrelako sareek etorkizunera begira eskaintzen dituzten aba- guneak ere azpimarratu ditu Fernandezek, “komunitate era- tzeko” aukera ematen dutelako. Horregatik, gazte laudioarrak es- kualdeko jende orori luzatu nahi izan dio dauden ekimenetara ba- tzeko gonbita. “Denok gure ale- txoa jartzen badugu azkarrago amaituko dugu kontu honekin”. Goiko argazkian, Laudioko Laguntza Sareko bi kide, banaketa batean. Beheko argazkian, Aiaral