Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | 页面 11
11
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
erreportajea
Aiaraldea Zainduz sarea
Laudioko laguntza taldea eta
Amurrio Trail Taldea baino apur
bat beranduago aurkeztu zen
Aiaraldea Zainduz zaintza sarea.
Denbora apur bat gehiago behar
izan zuten ekimena plazaratze-
ko, aurretik egun ugari eman
baitzituzten sukalde lanean, sa-
rea eskualdeko herri gehienetan
(Orozko, Aiara, Okondo, Laudio
eta Amurrio) nola abiatu zehaz-
teko.
Boluntarioak lortzeari ekin
zioten lehenbizi. Ohiko balia-
bideak erabili zituzten horreta-
rako: whatsappa eta bestelako
sare sozialak. Baina atariz atari
ere joan ziren kartelak jartzen,
eta ahalegin horrek eragina izan
zuen lortutako emaitzan: 200
boluntario baino gehiago batu
ziren sarera egun gutxitan.
Beste zeregin bati ere heldu
zioten sareko kideek konfina-
menduaren lehen egunetan: jar-
duera guztiak nola egin zehazte-
ko protokoloa osatzea.
Hainbat aditu kontsultatu zi-
tuzten horretarako: koronabiru-
saren aurkako lanetan ari diren
medikuak edota zaintza lanetan
adituak diren hezitzaileak kasu.
Boluntario guztiei bidali die-
te osatutako dokumentua, eta
erabilgarria suertatu zaie. Hala
adierazi du Aingeru Llanok:
“Neurri horiek jarraituta oso oso
txikia da hartzen den arriskua”.
Sortu eta gutxira izan zuen
gazte amurrioarrak sarearen
berri, eta segituan batu zen egi-
tasmora. Astebetean “deneta-
rik” egin du Llanok: Aste bate-
rako erosketak egin, farmazia-
ra joan eta bi ume zaindu. “Oso
argi dut horrelako egoeretan gi-
zarteak eta, batez ere, herriak el-
karlanean aritu behar duela”.
Antzeko iritzia du Aketze Or-
tiz de Zarate Barbarak. “Lagun-
tza emateko prest agertu nin-
tzen egoera alderantziz izango
balitz eskertuko nukeelako nik
ere laguntza jasotzea”, azaldu du
gazte laudioarrak.
Bere kabuz hasi zen auzoki-
deak eta ingurukoak laguntzen,
eta Aiaraldea Zainduzen deial-
dia jaso zuenean, bertara batzea
erabaki zuen. Botikak erosten la-
gundu dio bizilagun bati. “Berak
ezin zituen erosi eta bere gura-
soak oso nagusiak ziren, eta ez
zituen arriskuan jarri nahi”.
Bizilagunen arteko zuzene-
ko harremana sustatzea da Aia-
raldea Zainduzen helburuetako
bat. Gauzak hala, boluntario ba-
tek bizilagun bat laguntzen due-
nean, telefonoak pasatzen diz-
kiote elkarri. Modu horretan, au-
zokideak bestelako laguntzarik
behar badu ez du berriro sare-
ra deitzen, laguntza eskaini dion
horrengana jo dezakeelako zu-
zenean.
Tokiko ekoizleekin lanean
Bizilagunen arteko elkarla-
guntza sustatzeaz gain, beste-
lako ekimen batzuk ere jarri di-
tuzte abian Aiaraldea Zainduz
saretik. Telegram kanala aton-
du dute, eta koronabirusari eta
alarma egoerari lotutako albis-
teen buletinak bidaltzen dituz-
te bertatik.
Bestelako edukiak ere plaza-
ratu dituzte: esku-orriak osatu
dituzte norbere burua zaintze-
ko edota etxeko lanak banatze-
ko argibideekin, eta indarkeria
matxista kasuen aurrean jarrai-
tu beharreko pausoen gida ere
plazaratu dute, Aiaraldeko Mu-
gimendu Feministarekin elkar-
lanean
Orain, elkarlana abiatu dute
eskualdeko tokiko ekoizleekin,
Laudio eta Amurrion astero egi-
ten ziren azokak bertan behera
geratu direlako.
Aiaraldea
Zainduz zaintza
sareak 200
herritar baino
gehiago batu
ditu oso egun
gutxitan.
Erosketa eta
umeen zaintza
eskaerak
bideratzeaz
gain, bestelako
ekimenak
ere jarri ditu
martxan
Udalen papera
Udalen eta instituzio publi-
koen papera ezberdina izan da
herri bakoitzean. Laudion eta
Amurrion, laguntza eta zaintza
taldeak jada eratuak zeudenez,
bitartekari lana egitera mugatu
dira tokiko erakundeak.
Telefono zenbakiak jarri di-
tuzte martxan (944034840 eta
671 074 170, hurrenez hurren).
Laudioko telefonora deitzean,
udal langileek Laudioko lagun-
tza taldera edo Aiaraldea Zain-
duz sarera bideratzen dute en-
kargua.
Amurrioko Udalaren kasuan,
Hainbat egitasmo jarri martxan Aiaraldean. Amurrio Trail Taldea, Aiaraldea Zainduz eta Aiaraldea.eus