Aiaraldea Hemen 120 Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 120. zenbakia | Page 10
10
AIARALDEA #120 2020ko apirilaren 10a
erreportajea
Bakarrik ezin dut,
bizilagunekin bai
Hiru asteko ibilbidea bete dute eskualdean sortutako zaintza eta laguntza taldeek. Alarma egoera piztu bezain laster jarri
ziren martxan, instituzio publikoei aurrea hartuta. Ehunka herritar jarri dira auzolanean, eta dozenaka laguntza eskaera
jaso eta bideratu dituzte dagoeneko.
Testua Txabi
Alvarado Bañares
Hiru aste igaro dira jada Hego
Euskal Herrian eta, ondorioz,
Aiaraldean alarma egoera eza-
rri zenetik; eta hiru aste igaro
dira baita ere Aiaraldean lagun-
tza eta zaintza talde eta sareak
eratzen hasi zirenetik.
Helburu sinple batekin jaio zi-
ren egitasmo gehienak: arrazoi
bategatik edo besteagatik etxe-
tik atera ezin diren bizilagunei
erosketak edota bestelako erre-
kaduak egitea. Baina ez dira ho-
rretara mugatzen. Zaintza lanak
eskaintzeari ekin diote, eta bes-
telako egitasmo batzuk ere jarri
dituzte martxan.
Ibilbide motz baina oparoa
egin dute zaintza sareek eskual-
dean. Egun gutxitan ehunka he-
rritar aktibatzea lortu dute, au-
zolana eta elkarlaguntza ardatz,
eta erritmo konstantean ari dira
funtzionatzen.
Herritarrak lehenbizi
Alarma egoera ezarri bai-
no lehen hasi ziren eskualdean
lehen ekimenak sortzen. Egitas-
mo anitzak ziren, baina denek
zuten gauza bat komunean: he-
rritarrak sustatuak zirela. Uda-
lak eta, oro har, instituzio pu-
blikoak, beranduago batu dira
olatura.
Laudion gazte talde batek
eman zuen lehen pausoa. Iku-
si zuten Arrigorriagan laguntza
sare bat eratu zela eta orduan bu-
ruratu zitzaien herrian ere ho-
rrelako zerbait egitea. “Kuadri-
llako guztion artean sortu ge-
nuen taldea. Sare sozialetan ja-
rri genuen deialdia eta herriko
jende asko jarri zen gurekin ha-
rremanetan, parte hartzeko as-
moarekin”, azaldu du Ane Saiz
Morenok.
Sarea sortu zutenean bedera-
tzi pertsona baino ez ziren. “Ho-
riek gara gaur egun akreditazioa
(udalak emandakoa) dugunak”,
azaldu du Joseba Iturrioz Agui-
rrek, “baina jende gehiago ere
batu da taldera, gurekin edo uda-
larekin harremanetan jarrita. Ez
dakit zenbat garen une honetan,
baina hogei baino gehiago bai”.
Erosketak egiteko eta farmaziara
joateko enkarguak egiten dituz-
te batez ere, baina umeen zain-
tza ere eskaintzen dute. “Lehen
egunetan ez genuen ia deirik
jaso, baina orain ia egunero ja-
sotzen ditugu”, nabarmendu du
Iturriozek.
Balorazio positiboa egiten
dute gazteek. “Jendeak asko es-
kertzen digu egiten dugun lana.
Laudion gazte
talde batek
eman zuen
lehen pausoa,
eta trail taldeko
kideek, aldiz,
Amurrion
Batzuetan dirua ere eskaini di-
gute, baina guk ez dugu inoiz
hartu. Oso ondo sentitzen gara
lana egin ostean”, azaldu du tal-
deko kidea den Leire Sarragak.
Amurrio Trail Taldea
Amurrio Trail Taldeko kideek
ere erabaki zuten pausoa ema-
tea. Ehun lagun baino gehiago-
ko sarea ehundu dute. “Baina ez
dugu guk bakarrik osatu, Aiaral-
dea Zainduz sareko, eskautetako
eta Bañuetako auzo elkarteko ki-
deak ere daude”, nabarmendu du
Imanol Llanok.
Trail taldeko kideak oso po-
sitiboki baloratu du lehen hiru
aste hauetan eginiko jarduna:
“75-80 eskaera inguru egin di-
tugu eta jendea geroz eta kon-
fi antza gehiago jartzen ari da gu-
gan, egoerak ahalbidetzen duen
neurrian betiere”.