LITERATURA
Eder Lekerika
Leire Sanchez
Eneko Varona
11
Errepidea:
Errepidea liburuak, (MIren Agur Meabe, 2010) Rigel izeneko neska baten bizitza azaltzen du. Nahiz eta oso tristea izan, irakurtzea gomendatzen dizuegu, 15 urteko neska baten bizitza kontatzen du. Gure ustez , neska horrek bizitza oso zaila du, bere aita hil eta karabana batean bizi delako bere amarekin.
Egunak pasatzen doaz, eta leku ezberdinetatik pasatzen dira errepideak tira egiten duelarik, egun batean Rigelek, bere bidea bakarrik jarraitzea erabakitzen du lana lortzeko.
El cazador de estrellas:
Gure iritziz, El cazador de estrellas (Ricardo Gómez, 2005) liburu triste bat da. Hala eta guztiz ere 6. mailara heltzen zaretenerako irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Bachir ume Saharaui-a da, birikietako gaixotasun batengatik etxean geratu behar da, medikuak ohetik ez altxatzea gomendatu diolako. Oso bizitza tristea du baina bere familiarekin eta lagunekin ondo konpontzen da.
Egun batetan agure bat joaten da bere txabolara, eta agureari esker bere bizitza aldatu egiten da, altxatu egiten delako nahiz eta medikuak ez altxatzeko esan.