Abuskaria Maiatza | Page 12

MAIATZEKO AGENDA

EUSKAL HERRIAN

Herri Urrats: 30 urte pasa dira lehendabiziko Herri Urratsetik hona. Herri Urrats, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen festak ( Sehaskak antolatuta ) edizio berri bat

ospatuko du. Senpere, maiatzaren bigarren Igandean euskararen alde egongo da. Aurten egutegiak markatzen digun eguna maiatzaren 12a (Igandea) da. www.herriurrats.com

Ibilaldia: Ibilaldia Portugaleten izango da. Asti-Leku Ikastolak antolatuta maiatzaren 26an euskara eta euskal zaletasuna bultzatuz. IBILALDIAREN HELBURU NAGUSIAK, beraz, honako hauek dira:

EUSKARA Bizkaian bultzatzea, eta Asti Lekuri dagokionez, ezkerraldean batez ere. Beste alde batetik ere, IKASTOLEN PROIEKTUA orokorrean ezagutaraztea, baita Asti Lekurena berarena ere. www.ibilaldia.com

HH AGENDA

HH osoak fruta eguna ospatuko du.

HH5ko ikasleak Ekainaren 5ean Lurraskara joango dira.

LH AGENDA

LH 3koek Gaztelania ikasgaian antzerki bat egingo dute ¨La consulta del médico¨.

LH2koek irratsaio bat egingo dute.

LHn festa bat egongo da. “Ikasten ari naiz” festa. Puzgarriak, ginkana eta tailerrak antolatuko dituzte.

12