Abuskaria Maiatza | Page 10

ASTE KULTURALA

Asier Rodriguez, Xabier Akarregi

Bego Hurtado, Erlantz Martin

Iker Ibaibarriaga, Alex Mendez, Eder Ruiz

10

Aste osoan, karpa batean liburu azoka egon zen.

Asteazkenean (apirilak 25), ikastolako ikasle gehienak liburu azokatik pasatu ziren. Liburu azokan hainbat liburu zeuden, ikusteko eta erosteko.

Ume batzuek liburuak erosi zituzten, baina ume gehienek liburuak ikusteko aukera izan zuten.

Liburu mota asko zeuden abenturazkoak, zientzia-fikziozkoak, beldurrezkoa etab.

Gure ustez liburu oso politak zeuden, baina LH6-ko eta LH-5-ko ikasleontzat ez zeuden liburu gehiegi.

Abusun, apirilak 24tik 28ra aste kulturala egin zen . Aste kultura Abusu sareak antolatzen du hainbat ekintza ezberdinekin. Liburu azoka, krossa, batukada, ginkana besteak beste.

Batukada

Batukada apirilak 26an, 20:00-retan egin zen.Juan del Maseko eta Abusu Ikastolako gurasoak eta umeak egon ziren danborra jotzen.

Txokolatada

Txokolatada 20:30-etan izan zen, Juan del Maseko frontoian. Hainbat pertsona egon zen txokolatearen zain.

Berbena

Berbena , 20:30-etatik 22:00-taraino egon zen .Juan del Maseko frontoian egin zen. Musika euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egon zen, baina hori bai, musika modernoa izan zen.