Abuskaria Maiatza | Page 9

KOLDO PRIETO

ALAIN SAN EMETERIO

Koldo Abusu ikastolako Heziketa Fisikoko irakaslea da, eta Alain D.B.H.4-ko ikasle bat da.

Urte honetan ikasbidaian Amsterdamera joan dira, eta horregatik egin diegu elkarrizketa.

Alain: Ba justu-justu ibili ginen diru apur bat gehiago jarri behar izan genuen.

Koldo: Bidaiatzeko lortu zuten dirua baina txangoak eta parkeetako sarrerak erosteko dirua ipini behar izan zuten, 125 euro inguru.

Kazeta: Zein aholku eman ahal dizkizue hurrengo bidaia prestatzen daudenei?

Alain: Aukeratzeko leku polit bat, lekuak ezagutzeko.

Koldo: Lan egitea. Lan gehiago egin behar da. Ez azken momentuan. Hasieratik gogo handiarekin lan egin behar da.

Kazeta: Koldo irakasle moduan, bidaiarekin disfrutatzen duzu? Lana bakarrik da?

Koldo: Asko disfrutatu dut.

Kazeta: Normalean beti joaten zara zu? Zergatik?

Koldo: Ez naiz beti ni joaten, beti joaten da tutorea eta gero beste irakasle bat tutorea ez dena. Ni bost alditan joan naiz eta oso ondo portatzen direlako joaten naiz bestela ez nintzateke bueltatuko.

Kazeta: Arazoren bat egon da ikasleekin? Gaixorik jarri dira?

Alain: Ikasle bat bai baina ez zen oso grabea izan, gainera barre asko egin genuen goizeko ordu bi eta erdietan.

Kazeta: Orduan orokorrean nola izan da esperientzia?

Alain: Ba oso ona eta egin behar da. Ez duzue berriz egingo orain zaudeten lagun guztiekin, ikaskideekin, irakasleekin. Ikasbidaia egitea oso ona da.

9