JOSEBA BIGURI
"Orain egin dugun eraikuntza berria Abusu ikastolan nagoenetik egin den lanik zailena izan da.”
9
Joseba: Zailtasunak asko izan dira. Mendi bat zegoen, mendiaren azpian trena pasatzen da, goian autopista pasatzen da... Mendiak arroka piloa ditu, bere garaian mehatzak egon ziren eta hori zailtasun inportantea izan da. Treneko tunela ere bai eta baita urez beteriko zuloak ere.
Kazeta: Nortzuk izan dira arkitektoak?
Joseba: Arkitekto bat baino gehiago egon dira. Hasieran batzuk proiektua egiten (planoak marrazten...). Gero, eraikuntza beste arkitekto batzuk amaitu dute.
Kazeta: Atzerapenak egon dira?
Joseba: Obra guztietan beti atzerapenak daude, eraikin berria urte honetako urtarrilerako zegoen programatuta.
Kazeta: Zergatik egon dira atzerapenak?
Joseba: Obra guztietan ia beti atzerapenak daude.
Kazeta: Noizko zeneukaten programatuta obrak amaitzea?
Joseba: Urte honetako urtarrilerako.
Kazeta: Zeintzuk izan dira irizpideak eraikuntza HH-koentzat izateko eta ez LH edo DBH-koentzat?
Joseba: Irizpide ezberdinak egon dira. HH lehen zikloarentzat (0-3) ez zen toki egokia eraikuntza zaharra, gurasoentzat karritoekin ibiltzeko ez zen egokia... Bestalde, LH-koek eta DBH-koek inforrmatika gela, musika gela, ingelerako gela, plastika gela, laborategia... behar dituzte orduan ez zegoen tokirik eraikuntza zaharrean. Horregatik erabaki genuen HH-koak eraikuntza berrira joatea eta horrela, LH eta DBH-rako gela gehiago, jolas-tokiak, eraikuntza zaharreko beheko solairua izango dira eta gainera eraikuntza berriko kanpoko jolasordua ere bai, eta orduan eraikuntza berria ez da izango HH-koentzat bakarrik baita LH-koentzat eta DBH-koentzat ere.