ELKARRIZKETA:
Jone Fernandez de Aranguiz
Alejandro Ramos
Asier Kareaga,
Ainize Prieto
8
Joseba Andoni Biguri Abusu ikastolako zuzendari ekonomikoa da,57 urte ditu eta Urduñan jaio zen.
Kazeta: Zenbat urte daramazu Abusu ikastolan?
Joseba: 7 urte daramat Abusu ikastolan eta oso pozik nago
Kazeta: Eta Abusu Ikastolaz gain beste ikastola batean egon zara lanean?
Joseba: Bai.
Kazeta: Zein?
Joseba: 27 urte egon nintzen Laudio ikastolan.
Kazeta: Zertan datza zure lana?
Joseba: Pufff! ze galdera zaila egin didazuen. Kontuak, administrazioa eta ikastolako kudeaketa(nola eraman gauzak nola antolatu gauzak...) egiten. Klaseak irakasleek ematen dituzte baina ia beste gauza guztiak nik eramaten ditut: garraioa, jantokia, materiala, liburuak...
Kazeta: Urte hauetan zein izan da egin duzun lanik zailena?
Joseba:Orain egin dugun eraikuntza berria. Ni ez naiz arkitektoa, nik ez dakit obretaz ezer, hori obreroek eta langileek bakarrik dakite. Eta oso zaila da ulertzea nola egiten den eraikuntza berria edo ikastola berri bat.
Kazeta: Zergatik erabaki zenuten ikastola berria eraikitzea?
Joseba: Ikastola urtero-urtero handitzen ari da, urtero gela bat gehitzen da orduan hemen ez gara kabitzen. Konturatzen zarete ezta? Jende pilo gara eta leku gutxi, orduan erabaki genuen beste eraikuntza berri bat egitea, guztiok toki gehiago edukitzeko, jolas toki gehiago edukitzeko, gela berriak edukitzeko,zerbitzu berriak etab.
Kazeta: Noiz hasi ziren obrak?
Joseba: 2011-ko azaroan.
Kazeta: Zer zailtasun egon dira?
Joseba: Zailtasunak asko izan dira. Mendi bat zegoen, mendiaren azpian trena pasatzen da, goian autopista pasatzen da... Mendiak arroka piloa ditu, bere garaian mehatzak egon ziren eta hori zailtasun inportantea izan da. Treneko tunela ere bai eta baita urez beteriko zuloak ere.