Abuskaria Ekaina | Seite 7

" Pantallas Amigas" hitzaldia

7

Hitzaldia ekainaren 3an izan zen, 14:30etan.

Urko Fernandez-ek eman zuen hitzaldia ( “Pantallas Amigas”-eko kidea da ).

Urko Fernandez “Pantallas Amigas” elkarteko lankide bat da eta interneten erabilera seguruari eta arduratsuari buruzko hitzaldi bat eman zuen psikomotrizitate gelan. Batez ere, gazteok internetek dauzkan arriskuez konturatzeko egin zen. Hauek izan daitezke arriskuetako batzuk:

Gure sare sozialetako kontuetan gu bagina bezala ibiltzea beste pertsona batzuk, gure datuak txantajea egiteko erabiltzea, gure argazkiak gure baimen gabe igotzea, gure pasahitza lapurtzea, gure web kameratik begiratu nola bizitzen garen....

Beraz, hitzaldi interesgarri hau ikusi eta gero, interneten eta batez ere sare sozialen erabilera arduratsua izatea komeni da.

Arratsaldean beste saio bat egon zen gurasoei zuzenduta.

Informazio gehiago jasotzeko:

http://www.pantallasamigas.net/

Joseba Borrego

Aimar Abajo

Ane Miren Rojo

Luciana Hermida

Internten erabilera seguru eta arduratsua