Abuskaria Ekaina | Page 6

Euskara eta Kirola

Naroa Gorriaran

Ane Agirrezabala

6

Inaugurazioa dela eta, Irati Anda,Pablo Berasaluze eta Oinatz Bengoetxea etorri ziren, nola kirolean ere euskara garrantzitsua den azaltzera, eta beraiek nola erabiltzen duten ere adieraztera.

IRATI: Bere aita euskalduna da eta txikitatik erakutsi die bere nebari eta berari euskaraz hitz egiten eta baita ere aitaren euskararekiko zaletasuna pasatu die. Berak ia beti egiten du euskaraz.

PABLO: Bere familia guztia pilotari izan zen eta berak ere pilotari izan nahi zuen. Etxean beti egiten du euskaraz , lehen koadrilan euskara gehiago egin arren orain ere euskara pixka bat egiten jarraitzen dute.

OINATZ: Txikitatik euskalduna da, euskalduna izateaz harro dago, euskara oso hizkuntza garrantzitsua dela uste du eta ahal duen guztietan euskara erabiltzen du.