5
MIKELE !!!!!!
MM
Kazeta : Zure bi olerkietatik zein iruditu zitzaizun politena edo onena?
Mikele : Aurkeztu ditudan olerki guztiek dute niretzako esanahi edo mezu berezi bat. Batzuk pertsonalagoak izan daitezke beste batzuk dibertigarriagoak baina ezingo nuke zein den hobea zehaztu.
Kazeta : Espero zenituen irabazitako sari biak edo bat bakarrik edo bat ere ez? Zergatik?
Mikele: Ez nituen inondik inora espero, egia da aurten aurkeztu ditudan olerkiak landuagoak direla aurreko urteetakoak baino, baina urtero-urtero Euskal Herri osoko gazte piloa aurkezten dira lehiaketa honetara, gehienak talentu handidunak, hortaz ikaragarrizko poztasunez hartu nuen berria.
Kazeta: Amak aholkatu zizun lehiaketan parte hartzea?
Mikele: Ez, nire izekok bultzatu ninduen bereziki parte hartzera. Bera nahiko murgilduta baitago euskal literatura munduan.
ESKERRIK ASKO MIKELE GAUR GUREKIN EGOTEAGATIK ETA GURE GALDEREI ERANTZUTEAGATIK.
Ikastolako eraikuntza berriaren inaugurazio egunean, ikastolari olerki bat idatzi zion. " Bizitakoari bisita"
Bizitakoari Bisita
Arrakala bat.
Zabaldu dut
garai batean babestu ninduten
harrien artean.
Begirada bat.
Bihurri, beldurti
norberarena ez den etxea
zelatatzean bezala.
Mila gomuta.
Haize ufada baten freskuraz
buztin usaina,
klarionek apurtzean egiten duten soinua,
amantalak.
Hamaika taupada.
Berri, bihotz berri,
batzuk jankin minaren gozoaz
besteak kolorezko hodeietan
bidaiatzeko premiaz.
Ni, nostalgiaz.
Berriro etxean.
Agur esan nion udaberri hartan
utzi nuen bezala, baina
desberdin.
Arrakala bat.
Begirada bat.
Mila gomuta.
Hamaika taupada.
Ikastola bat.
Berriro etxean.