Abuskaria Ekaina | Page 4

ZORIONAK

Aitana Calvet

Izaskun Salazar

4

Gure ikasle ohia, Mikele Landa Eiguren zoriondu behar dugu, URRUZUNO LITERATURA LEHIAKETA irabazi baitu. Ikasle gazteen euskararen idatzizko kalitateaz gainera euskal literatur sorkuntza sustatzea da lehiaketa honen helburua.

“Lurretik altxatu gabe” eta “Panpin etxea” olerkiak aurkeztu ditu eta biekin lehenengo saria lortu du.

Zorionak Mikele!!

Kazeta: Nola bururatu zitzaizun lehiaketara aurkeztea?Zure lehenengo aldia da?

Mikele: Ez hirugarrenez aurkeztu naiz aurten Urruzuno literatur lehiaketara. Honen berri Jon Aritzek eta nire izeko Mariasunek eman zidaten.

Kazeta: Zer sentitu zenuen hasi baino lehen?Eta irabaztean?

Mikele: Aurkeztu nintzenean ez nintzen irabazteko esperantzarekin aurkeztu, irabaztean beraz ikaragarrizko sorpresa hartu nuen. Etxera bidean nengoen, igogailuan, eta gutuna irakurri bezain pronto saltoka eta oihuka hasi nintzen!! Jarraian lagunak eta gurasoak deitu nituen!

Kazeta : Zergatik hasi zinen olerkiak idazten?Zenbat denbora eraman zizun olerkiak idazteak?

Mikele: Lehiaketara aurkeztu ditudan olerkiak idazten Eako poesía egunen garaian hasi nintzen. Egun horietan herria poesiaz betetzen da eta badirudi ni kutsatu egin nintzela. Uda hasieran hasi nintzen olerkiak hauek idazten.

Kazeta: Nola deitzen dira zure olerkiak? Zeri buruzkoak dira?

Mikele: Lehiaketara bi olerki sorta aurkeztu ditut, bakoitza hiruzplau olerkiz osatua. Lehenengoa “Lurretik altxatu Gabe”, bigarrena “ Panpin etxea”. Olerki guztiek zerbait dute elkarren artean elkar lotzen dituena, gaiak ordea askotarikoak dira. Bereziki kritikak egiteko helburuarekin idatzi nituen, bai gizarteari, bai nerabezaroko arazoei.

Kazeta : Zer sentitu zenuen zure olerkiak idaztean?

Mikele: Ez dut gogoratzen nire lehen olerkia noiz idatzi nuen beraz ezingo nuke esan zer sentitu nuen. Olerki bat idazten dudanean sentimendu, egoera edo gertakari batek bultzatua izan ohi da. Ezin dut orokor bat aipatu, amorrua, poztasuna eta beste hainbat sentimendu izan ditzaket idaztean.

Kazeta : Espero zenituen irabazitako sari biak edo bat bakarrik edo bat ere ez? Zergatik?

Mikele:Ez nituen inondik inora espero, egia da aurten aurkeztu ditudan olerkiak landuagoak direla aurreko urteetakoak baino, baina urtero-urtero Euskal Herri osoko gazte piloa aurkezten dira lehiaketa honetara, gehienak talentu handidunak, hortaz ikaragarrizko poztasunez hartu nuen berria.

Kazeta: Amak aholkatu zizun lehiaketan parte hartzea?

Mikele:Ez, nire izekok bultzatu ninduen bereziki parte hartzera. Bera nahiko murgilduta baitago euskal literatura munduan.