Abuskaria Ekaina | Page 3

Ane Agirrezabala,

Joseba Borrego

,Naroa Gorriaran

,Aimar Abajo

,Eder Lekerika

3

ERAINKUTZA BERRIAREN INAUGURAZIOA

Ikastolako inaugurazioa ekainaren 8-an izan zen eta inaugurazioarekin batera ikastolako festa ospatu zen.

Ikastolako inaugurazioa baino lehen ekintza desberdinak egin ziren:

- Esate baterako, Inaugurazioa baino aste bat lehenago, ekainaren 4-an, Irati Anda, Pablo Berasaluze eta Oinatz Bengoetxea etorri ziren eta mahai inguru bat eskaini ziguten.

Kirolean euskararen erabilera nolakoa den adierazi ziguten.

-IKT-ko ikastaroa bat ere izan genuen, guraso eta ikasleei zuzenduta.”Ezagutu sare sozialeko arriskuak.”’

-Hitzaldi ezberdinak ere antolatu ziren, bideo emanaldi bat ere bai eta argazki erakusketa ere egon zen.

Ikastola berria, Mikele Landaren olerki batekin, irakasleen dantza batekin, plaka bat jarriz eta ikastolako abestiarekin dantza bat eginez inauguratu zen.

Eguraldia ez zen egokia izan baina antolatutako ekintza guztiak bete ziren.