TXILIKU
Izaskun Salazar
Aitana Calvet
10
Abusu auzoko liburutegian maiatzaren 15ean Txilikurekin (Jesus Mari Olaizola) egoteko eta ``Kikik koko nahi du´´ (2000) eta ``Hiru lagun´´ (1995) liburuei buruz hitz egiteko aukera ezin hobea izan zuten 3. mailakoek.
Txiliku (Zarautz, 1951). Ingeniaritza kimikoa ikasi zuen, baina ez du inoiz eremuan, hau da, ez du kimikari gisa lan egiten. Irakaslea ere egin zen eta urte batzuk hezkuntzan lan egin zituen. Baina aspalditik eskolako testu-liburuak prestatzen dabil, batez ere, zientziarekin zerikusia duena. Bere liburu batzuk hauek dira, besteak beste: “Hiru lagun” (1995), “Albahaka lurrina” (1996), “Katixa, Kroko eta Kokoroko” (1997), “Kikik koko nahi du” (2000) edo “ Axa mixa zilarra” (2000). “Osaba bin floren” 5.mailako edo 6.mailako ikasleentzat gomendatuta dago
LH-ko ikasleen ustez, esperientzia ona izan zen eta Txilikurentzat ere bai, galdera asko erantzun baitzituen. Eta bere bizitzari buruzko hainbat datu jakin genituen.
Esate baterako:
- Bere zenbakia 7a dela.
- Bere kolore gogokoena urdina dela.
- Bere janari gustukoena babarrunak direla.
- Bere toki gogokoena mendia dela.
- Berak idatzitako liburuetatik gogokoen dituenak “Katixa eta kroko”(1997), “Kikik kroko nahi du” (2000) eta “Osaba Bin Floren” (2004) direla.
- Azken liburua; “Ohianeko epaileak” da eta 2013-ko maiatzaren 20an argitaratu zen.