Carmilla: Laura gaztelu zahar batean aspertu samar bizi zen
neskatxa da. Bakardadean amets bitxiak eta
beldurgarriak izaten ditu. Orduan, bere
bakartasunetik atera nahiko duen lagunmina
etorriko zaio: Carmilla.
Zazpikotea euskaltegian: liburu honetan Clousseau Panteragorri irakasle
zaharrak bere zazpi ikasleen abenturak eta
kalenturak kontatuko dizkizu; batzuetan modu
barregarrian, besteetan tentsioz.
Zazpikotea eta birus mugagabea:
Mundu galdua:
liburu honetan Challenger irakasleak zuzendutako
espedizioaren gorabeherak kontatzen zaizkigu. Lur
ezezagunetara abiatuko dira bera eta beste hiru
bidaide asmo batekin: erakustea oraindik ere mundu
galduak badirela.
Progresuaren aurrerakada bat: Joseph Conrad bere eleberriengatik ezagunagoa
bada ere, bere ipuinak ere maisu-lanen artean koka
daitezke. Progresuaren aurrerakada bat istorioan
zibilizazio hitzaren benetako zentzua ironiaz
adierazten digu.
Deabruaren gurutzea: Jainkoarren eskatzen dizut! Mundu horretan duzun
gauzarik sakratuenagatik, jauna, estal ezazu burua
eta urrundu lehenbailehen gurutze honetatik!
Jainkoaren laguntza eskatu gabe deabruarena
eskatzen baduzu, benetan etsita egon behar duzu!
Zazpikotea barnetegian: Clousseau irakasle zaharrak zazpikotearen
laugarren abentura kontatuko dizu liburu honetan.
Zazpi ikasleak barnetegi batera joan dira oporretan,
eta bertan gorabehera pila bat izan dute: gaueko
giroa, eskolak, mendia... hori eta gehiago ezagutuko
duzu.
Zazpikotea sagardotegian: zazpikotearen istorio berri honetan sagardotegi
batera sartuko gara. Clousseau Panteragorri
irakasleak gorriak ikusiko ditu bere zazpi ikasleak
kontrolatzeko.