Ariketa 3
Eginkizuna: Idatzi ondorengo testua itxura orokorrari eusten saiatuz. Erabili “Times
New Roman, 12”. Ariketa hau egiteko alderantzizko koska erabiliko dugu.
Mikoleta Bilduma
Lord Arthur Savile-ren krimena: Londreseko dantzaldi xarmangarri batean,
kiromantiko misteriotsu batek Lord Arthurren
eskuan gertakizun ezohizko bat irakurtzen du.
Patuak Lord Arthurri hilketa bat burutzea eskatzen
dio.
Katkonba berria:
Ahotsen irla: Hawai-ko irla berde eder batean Keolak belagile
misteriotsu baten sekreturik gordeenaren jabe egin
da. Orduan, Keolak belagileari xantaia ttiki bat egin
nahi dio. Era berean, belagileak Keolaren ausardia
zigortu nahi du.
Gantz-Upela: ipuin bikain honetan, Maupassant-ek Gantz-Upela
ezizeneko emagaldu pottolo eta hunkigarriaren berri
emango digu. Prusiako armada Frantzia okupatzen
ari delarik, hamar lagunek zalgurdiz bidaiatzen dute
lurralde horretatik ihes egin nahian... Egileak
azalera agertuko ditu orduko gizartearen zapuzkeria
eta itxurakeria.
Antzinako ahozko euskal ipuinak: ipuin bilduma honetan ahoz aho pasa diren zenbait
kontakizun bildu ditugu. Horietan, euskal
mitologiaren zenbait pertsonaia agertuko dira:
Basajaun, Tartalo...
Brasilgo katua: liburu honetan Sir Arthur Conan Doyle-ren
beldurrezko bi ipuin dauzkazu. Lehenbizikoan,
Brasilgo katu beltz eta izugarri batekin egongo zara
kaiola baten barruan entzerraturik, bakar-bakarrik.
Bigarrenean, pasioa eta mendekua nahastuko dituen
istorio iluna ezagutuko duzu, amaiera harrigarria
daukana.
Arrotz misteriotsua: gau ilun ekaiztsu batean zaldizko talde bat doa
Balkanetan zehar. Otso talde batek inguratu eta
eraso egiten die. Orduan, lainoaren erditik,
salbatuko dituen gizon bitxi eta misteriotsu bat
agertuko da.