27
Kongoko egoera
Talde armatuek kontrolatzen dituzte Kongo ekialdeko meategiak. 5 milioi dolar irabazten dute urtean mineral horiek salduz. Irabazitako dirua, arma gehiago erosteko erabiltzen delarik. Horrela bertako gatazka luzatuz. Gatazka honek dagoeneko 5 milioi hildako bere gain darama eta 2013. urtean milioi bat errefuxiatu.
Mineralen ibilbidea
Atarako mineralak inguruko herrialdeetara garraiatu egiten dituzte kontrabandoan, handik asiako herrialdeetara. Han munduko beste tokietatik eramandako mineralekin nahastuz. Danok dakigu gaur egun non fabrikatzen diren gailu elektroniko (eta elektronikoa ez dena ere) gehienak. Kongoko meatzarien lan baldintzak penagarriak dira, baina dispositiboak fabrikatzen dituzten langileena ez da oso ona ere ez, ordu pila soldata gutxiren truke. Alboan izeneko gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketa baten ondorioz, eskuko telefono batengatik ordaintzen duzunagatik:
0,1%: telefonoa egindako langilearen soldata.
22%: Erabilitako materialen kostua.
76,5%: enpresarentzat.
Zer egin dezakegu?
Gure sakeleko telefonoen bizi-iraupena luzatu eta hau ezin dugunean egin, birziklatu. Askotan, sakeleko telefonoa aldatu egiten dugu, azkeneko supermodelo berriarekin gehiago fardatuko dugulako. Baina, benetan beharrezkoa al da telefonoz aldatzea? zer egingo dut berriarekin oraingoarekin egiten ez dudana? merezi al du? halako galderak eduki beharko genituzke danak buruan. Erantzuna aldatzearen aldekoa bada, sakeleko telefono “zaharra” birziklatze puntu batera eraman behar dugu, barruko osagaiak berrerabiltzeko.