trasteatzeko Urbi aldizkaria | Page 26

26

GURE SAKELEKO TELEFONEK

BARNEAN GORDETZEN DUTENA

Gaur egun teknologia berriek garrantzi handia hartu dute gure eguneroko bizitzan. Sakelera baino ez dugu begiratu behar, bertan egunero erabiltzen dugun ordenagailu txiki bat topatuko dugu: telefonoa. Txikia tamainaz, baina historia handia duena atzetik. Sakeleko telefono berria erostean emango diogun erabilera kontuan hartzen dugu, baina ez zelan dagoen eginda, nondik ateratzen diren barneko zirkuitu guztiak eraikitzeko beharrezkoak diren mineralak, araztegietan lan egiten dutenen lan baldintzak…

Erabiltzen ditugun gailu elektronikoek, gehienbat, Kongotik ateratako hurrengo lau mineralez osatuta daude: Urrea (Au), Eztainua (Sn), Wolframioa (W) eta Tantalioa (Ta).

· Tantalioa kondentsadoreak egiteko erabiltzen da eta gure sakeleko telefonoek soinua ateratzeko erabiltzen da.

· Wolframa, bibrazioa egiteko. Etxeko bonbiletan erabiltzen da ere.

· Eztainua, zirkuituak soldatzeko, hau da bi metal beroaren bitartez elkartzeko.

· Urrea, kableak eztaltzeko erabiltzen da. urtean 320 tona urre erabiltzen dira ordenagailuak, tabletak, sakeleko telefonoak eta gainontzeko gailu elektronikoen ekoizpenean.