DESILUSIO KROMATIKO Eskolgaraietako hitzarmen haiek, gure lehen abezedariorenak, etxeak xuriak izango zirela, belarra -edo "belharra" berdin- berdea zerua eta itsasoa, urdinak, eta ilargiak, garbi, gau oskarbian disdiratuko zuela, izar klixkadunekin batera, sekuluan ez ziren konplitu. Gure amak goxatzen gintuen, hori bai, eta segurra da, inoiz ez genuela frogarik aski bildu, ilargiak Lola eta eguzkiak Lorenzo izena zutela ezeztatzeko, baina egia da, ez genuela nehoiz zerua, benetan, zein koloretakoa zen frogatu ahal izan, ez eta ilargia, ez eta izarrak. Jakin genuen, hala ere, beste kalertzeko etxeak, gure ikusmira bakarra, grisak zirela, eta gure begirada, adreiluz, zementaz eta kristalez hersten zigutela. Belharrari -edo "belarrari" berdin- nehoiz ez genuen oinekin zapaldu, eta itsasoari, gaixoa, hain handi eta hain emea, zurunpiloak kendu dizkiote. Beltzak, urdinak ez direnak. (Traducción de Lucien Etxezaharreta e Itxaro Borda).