Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 7

AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // LAUDIOGUNE albisTeak 300 bale agertu dira hilda Mexikoko golkoan 7 Athletic-ek San Mamesen galdu du Bartzelonaren aurka Bi gol sartuta irabazi zuen Bartzelonak. ERREDAKZIOA I Pablo Miranda Txileko hegoaldeko kostetan azaldu dira baleak. ERREDAKZIOA I Julen Martin Zaballa Txileko hegoaldeko kostetan, hilda aurkitu dituzte 337 bale. Munduarentzako zetazeoen bizitzan katastroferik larrienetarikoa izan da. Aurkitu zituen pertsona bidaia bat egiten ari zen lagun batzuekin proiektu bat eginez Txileko gobernuari buruz. Nahiz eta 2015ean Mexikoko golkoan gertatu beste leku batzuetan ere hilda agertu dira baleak, adibidez Pazi- fikoan, Alaskan eta Britaina Handian. 200 kilometro urrunago, 20 gorputz gehiago hilik topatu zituzten. Inork ez daki nola agertu diren hainbeste bale hilda. Kontuan hartu behar dugu baleak itsasoan egon arren ugaztunak direla. Gure bizitzarako animali beharrezkoak dira ekosistema eta natura bizirik mantentzeko. Athletic-eko Iñaki Williams aurrelariak kontratua berritu du ERREDAKZIOA I Jon Mikel Olaguenaga Pasa den egunean sinatutako kontratuari esker, Iñaki 2021raino egongo da Athleticen. Bere klausula 50 milioi eurokoa izango da. 21 urterekin Inglaterrako telde nagusiek beragaitik galdetu zuten, baina ez jokalariak ez eta athletic-ek ere ez dute beste taldeekin hitz egin. Jokalariaren soldata urteekin igotzen joango da. Pasa den denboraldian igo egin zen eta 49 partidu jolastu zituen lehenengo taldearekin. Partiduotan 13 gol 2012ra arte egongo da Willians taldean. sartu ditu. Iaz Espainako sub21 selekzioarekin debutatu eta partidu asko jokatu zituen. “Lasai nengoen akordio batera ailegatuko ginelako” aitortu zuen. Pasa den asteazkeneko partiduaren emaitza okerrago izan zitekeen Athletic-arentzako. Bartzelonaren aurkako 6-0 batetik zetorren, baina jokalari euskaldunak baina motibazioz beterik zeuden. San Mamesek bere taldea adoretu zuen eta emaitza ez zen guztiz txarra izan, 1-2 amaitu zen partida Bartzelonaren alde. Bartzelonak azkar sartu zituen bi gol, Munir eta Neymarrek egindakoak. Partida Bartzelonarena izan zen ia lehenengo zati guztian. Baina, jokalari euskaldunak aukerak izaten hasi ziren. Athletic-en afizioa lehenengo minututik bere taldearekin egon zen. Horregatik, partiduko bigarren zatian talde bilbotarrak Bartzelona baino hobeto jokatu zuen. Partida amaitzear zegoenean, Dani Alves-ek baloia galdu zuen defentsan eta Aduriz-ek probetxua atera zion gola sartuz. Gol arrunt bat ematen duen arren, guztiz kontrakoa da. Gol honek Athletic-i hauspoa eman ahal dio Camp Nou-eko bueltako partidurako. Euskaldunek bi gol behar dituzte Bartzelonan gutxienez, Bartzelonak bat sartuz partidua berdintzeko eta luzapenera joateko. Camp Nou-en edozer gertatu ahal da Errege Koparen bueltako partiduan.