Laudio BHI_ikastetxeetako aldizkaria Jan. 2016 | Page 6

6 LAUDIOGUNE // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // AIARALDEA.EUS galdeZka ? _GAURKO GALDERA LOMCEren alde edo kontra zaude? KONTRA KONTRA Orain legea aldatu dute, baina nik uste dut lehen zegoen moduan, aurreko legearekin, ondo zegoela. Azterketa bat ez gainditzeagatik hurrengo kurtsora igaro ezin izatea ez zait ondo iruditzen (hori gertatuko dela entzun dut). Ni LOMCEren aurka nago uste dudalako hezkuntza sistema gehiago arduratzen dela diruaz gure hezkuntzaz baino. Ikasleoi zenbaki huts moduan tratatzen gaituzte. Nik uste dut beste lege bat jarri beharko litzatekeela. KONTRA KONTRA Ez nago legearekin ados ikasleok denbora gehiago igaro beharko dugulako ikasten. Egindako aldaketak ez zaizkit ondo iruditzen; fisika sartu dute eta zailagoa bihurtu da. Amurrion LOMCEren aurka eginiko manifestaziora joan nintzen. Legea ezarri izana ez zait ondo iruditzen. Azkenean, kurtsoan zehar dena ongi egin arren, azken azterketa ondo egiten ez baduzu ez duzulako gainditzen. Fisika eta kimika sartu digute, pilatu egingo zaigun beste ikasketa bat. Zergatik? Legearen aurkako mobilizazioetan parte hartzen duzu? _ikustekoa! LOMCE legearen inguruan galdezka aritu gara institutuko ikasleen artean; legearen alde edo kontra dauden, zergatik, mobilizazioetan parte hartzen ote duten... Askotariko iritziak jaso ditugu. Eskaneatu QR kodea eta IKUSI BIDEOA. eta zuk, zer iritzi duzu gaiaren inguruan?